Gure lixiben sorta berritu dugu, EROSKI Detergentedun Lixiba Pinu Lurrinarekin berria merkaturatuz.
Lurrin erakargarria du bereizgarri, eta baita trinkotasun handia ere, zipriztinak ekiditeko.
Sortan sartu dugun produktu berri honekin, limoi-lurrina, lore-lurrina eta pinu-lurrina ditugu EROSKI Detergentedun Lixibetan.
Sukaldea garbi egoteak ez du esan nahi bakteriorik ez dagoenik. Nazioarteko laborategi eta unibertsitate ospetsuetako hainbat azterketak egiaztatu dute ur beroak eta garbigarri orokorrek ez dituztela germen guztiak ezabatzen, eta hori lixibarekin baino ez dela lortzen.
Berdin gertatzen da bainugeletan. Sukaldeetan bezala, eguneroko garbiketaz gain, lixiba erabili behar da, batik bat zenbait zonalde zehatzetan, hala nola txorrotak, zisternen sakagailuak, dutxaren zorua eta komunen eta bideten inguruak. Desinfektatzeaz gain, lixibak desodoritzatzen du, eta, hala, usain txarrei aurre egiten die.
Etxean ume txikiak ditugunean ezinbestekoa da, oso eraginkorra baita bakterioen, onddoen, birusen eta esporen kontra.
Gainera, lixiba oso erabilgarria da orban zailak kentzeko, hala nola karea altzairuzko gainazaletan, lizuna lauzetan eta zeramikan, kobre urreztatuaren zikinkeria eta ardo-orbanak marmolean.
Guztiak ezagut itzazu gure online supermerkatuan