EROSKI produktuak

Guliciosas EROSKI baratxuri, txanpinoi eta ganbekin, bakarrak eta nahitaezkoak!

Badira platerak orobat goxoak, egiteko azkarrak eta erosoak. Eta gulak dira horien artean nagusi. Bakarrik, arrautza-nahaskian, entsalada epela gozatzeko, osagarri bezala…

Guliciosas al ajillo con gambas y champiñones EROSKIOrain, bipack erretilu berria estreinatu dugu Guliciosas EROSKI baratxuri, txanpinoi eta ganbekin osatutako bi anoarekin. Olioa bota beharrik gabe, segundo gutxitan berotu eta dastatzeko prest egongo den jakia da.

Baratxuri, txanpinoi eta ganbadun Guliciosas EROSKI berriekin konponbide ederra eskaintzen dugu. Arrain-proteina jateko bestelako modua, goxoa, praktikoa eta oso erosoa.

Berrogeita hamar kontsumitzailerekin kanpoko laborategi batean egindako dastatzean, salgaiak emaitza oso onak lortu zituen. Bezeroek gure errezetan gehien azpimarratu zutena zaporea, usaina eta osagaiak egoki nahastea izan zen.

Kanape hautaketa bat zerbitzatzeko proba egin ezazu, haien artean baratxuri, txanpinoi eta ganbadun Guliciosasekin betetako bolobanak sartuta. Labean berotu bat eman iezaiozu, eta erraz asko, zeu nagusi, ziur!

Gainera, merkatuan ez duzu horrelako beste salgairik aurkituko, gure errezeta oso berritzailea baita. Eskura itzazu zure Guliciosas gure online superrean, eutsi ezineko prezioan

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
25862