EROSKI produktuak

EROSKI Iparraldeko Hegaluzea kontserban

Oraindik ez duzu ezagutzen EROSKI Iparraldeko Hegaluzea kontserban?

Banan-banan kanaberarekin arrantzatutako hegaluzeak dira, araudiak ezartzen duen gutxieneko tamaina errespetatuz. Antzinako arrantza-metodo hori erabiltzen dugu, horixe baita ingurumena hobekien errespetatzen duena, eta baita selektiboena eta iraunkorrena ere. Horrela, ustekabean beste espezie batzuk harrapatzea ekiditen dugu, eta ez dugu itsas hondoa narriatzen, beste arrantza mota masibo batzuekin gertatzen den bezala, lehengaien kalitateari ere eragiten dietenak.

Bonito del Norte en conserva EROSKITokiko espezialistarik onenek ekoizten dute EROSKI Iparraldeko hegaluzea kontserban, eta kalitate aitortua du. Ekoizpen-prozesua ingurumen-eskakizunetara egokituta dago, eta tradizioa une orotan mantentzen da, arrantzatzen denetik ontziratzen den arte. Arraina instalazioetan bertan zatikatu, egosi eta erabat garbitzen da, ordu gutxitan eta metodo tradizionalari jarraikiz.

Horrela, kalitate goreneko produktu bat lortzen dugula ziurtatzen dugu, samurra, zaporetsua eta freskotasun handiena bermatuta. Eroskiko bezeroek preziatu eta baloratuko duten produktu bat da, gailendu egiten baita gure lehiakideek eskaintzen dutenaren aldean. Izan ere, kontsumitzaileekin egindako dastatze itsuetan, desberdintasun esanguratsuak daudela adierazi dute, eta gure kontserbako hegaluzeak jaso ditu baloraziorik onenak.

Horregatik guztiagatik, eta kalitate bikaina ematearen alde egin dugulako, esan dezakegu banaketa-sektorean dagoen kontserbako iparraldeko hegaluzerik onena dugula.

Gure online supermerkatuan aurkitu eta ezagut dezakezu

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
29942