Dendak

EROSKI Naturrek Zapore arduratsuaren aldeko apustua ospatu du

Inguru paregabe batean, belardiz eta basoez inguraturiko baserri batean, EROSKI bazkideekin eta bezeroekin bildu zen ostiralean, baita sukaldaritza-arloko blogariekin ere. Aitzakia: erantzukizuneko eta zaporeko mezua igortzea. Hori baita EROSKI NATUR.

Atzean trikitixa entzuten zela, aire zabalean, gurdi zaharberritu baten ondoan, barra inprobisatu batean, EROSKI NATUR tomateekin eta limarekin eginiko Bloody Mary-ak (alkoholik gabe) prestatu eta zerbitzatu ziren.

Horrela izotzaldia urtu genuen. Geroago, EROSKI Markako zuzendaria, Ainhoa Oyarbide, entzun genuen kontatzen nola aurkezten den EROSKI Natur produktu freskoen marka gaur, jaio zenetik 22 urte ondoren: marka arduratsu gisa, tokikoaren alde apustu egiten duena, ingurumenaz arduratzen dena, inguruaren eta espezieen iraunkortasunaz kezkatzen dena, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun konpromisoei jarraiki.

Belar-zamen gain jarrita, “EROSKI Natur Maitasun eta ardurari buruzko istorioak” web sailaren hasierako kapituluez gozatu genuen. Haien bidez gure produktuen eta hornitzaileen inguruko informazioa ezagutuko dugu, gure web gunean hilero egingo diren emanaldietan.

Hura zen protagonistak zuzenean ezagutzeko unea: Nekane Arroyo nekaezina, bizikletaz hurbildu dena markaren hornitzaile nagusiak ezagutzera, eta baita bere periploan lagundu zioten ondorengo sailetako EROSKIko erosketa-arduradunak ere: arrautzak (Gorka Moreno), arrantza (Gorka Azkona) eta haragia (Jaime Goitia).

Haiekin batera, badaude produktuari buruz gauza gehiago konta ditzaketen beste pertsona batzuk: Teresa Astorkiza, zeinaren baserritik EROSKI Natur landako arrautzak ateratzen baitiren; Esteban Atxa, Euskaberreko gerentea; Laura Rodríguez, MSC Españakoa, arrantza modu iraunkorrean arrantzatu dela ziurtatzen duena, edo Joxe Mari Garmendia, Harakai Kooperatibako abeltzaina.

Baina hemen kontatu baino, zergatik ez duzu ikusten “EROSKI Natur Maitasun eta ardurari buruzko istorioak” sailean gure markako produktu freskoei buruz konta diezazuketen guztia?

Ekitaldiko xehetasun gehiago ikusi nahi baduzu… bisitatu Instagrameko Stories nabarmenduak!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
148219