Zer gertatzen da EROSKIN udaberrian? Antxoaren denboraldia hasten da! Kantauri itsasoan arrantzatua eta zuzenean gure portuetara ekarria. Aukera ahogozagarri aparta!
Ur hotzekoa denez, zapore apur bat gazia du, eta beste arrantza-tokietakoa baino finagoa ere bau. Gainera, oso elikagai nutritiboa da, bitamina, gatz mineral eta proteina ugari duelako eta bere gantzaren zati handi bat asegabea delako. Arrain bikaina eta zapore apartekoa!
EROSKIN, Kantauriko antxoa Eroski NATUR markarekin merkaturatzen da, eta MSCren (Marine Stewardship Council) ziurtagiria du. Ziurtagiri horrek bermatzen digu arrantzatzean itsasoa errespetatu egiten dela eta gainerako espezieak mantendu ere bai, haien propietate nutrizional guztiez goza ditzagun.
EROSKI da arrantza jasangarriaren MSC ekoetiketa duten arrainak saltzen dituen txikizkako lehenengo banaketa talde nazionala.
Hau da antxoaren propietate nutritiboak eta gastronomikoak aprobetxatzeko garai egokia. Antxoaren denboraldia oso laburra da, eta asteko erosketetan nahiago izateko beste arrazoi bat dugu hori.
Arrain urdina da, eta haren gantza kalitate oso onekoa da, dituen nutrizio-ezaugarriengatik: omega 3 gantz azido ugari, bihotzarentzako dituen onurengatik aitortua.
Kaloria gehiago ditu arrautzeztatu eta frijituta (ohikoa antxoaren kasuan), oliotan lataratuta edo saltsekin (maionesa, kasu) kontsumituz gero. Labean, lurrunetan, plantxan eta parrilan eginez gero, berezko zaporea ondo gordetzen du eta balio energetikoa ez da ia aldatzen.