Etxean pizza egitea goraldian dagoen joera bat da, eta krisiaren kontrako planen, sukaldaritza-programen eta zer jaten dugun jakiteko interesa handitzearen ondorioz, are gehiago zabaltzen ari da. Batzuek den-dena egiten dute etxean, eta beste batzuek, berriz, masa egitearen urratsa alde batera utzi (ziurrenik, hori da lanik nekezena) eta osagairik ez duen masa izoztua edo hoztua erosten dute.
Behin masa edukita, oso erraza da pizza bat nahierako plater orekatu bihurtzea. Umeei izugarri gustatzen zaie prestaketan parte hartzea, haientzat oso erraza baita espatularekin edo silikonazko pintzelarekin masa tomatez estaltzea eta haien gustuko osagaiak eransten joatea. Bikotearekin ere, berrikuntzan aritu gaitezke, konbinazio bitxiak eginda eta premium osagai bereziak erabilita.
Hain zuzen ere, pizzan dena da garrantzitsua. Baina oinarria oinarria estaltzeko darabilgun tomate-saltsa izan daiteke guztietan garrantzitsuena. EROSKI Pizzarako Tomate-saltsa berriak erabilitako lehengaien kalitatea dauka bereizgarri. Haren kolore gorri bizian eta testura leun eta krematsuan nabaritzen dugu hori. Gainera, ukitu aromatikoa du, oreganoa daramalako.
EROSKI Pizzarako Tomate-saltsa berriak ez dauka koiperik, oliorik gabe egin delako. Ez dauka kontserbatzailerik ere, eta glutenik gabeko produktua da.
Jartzen ditugun osagaien arabera, pizzak koipe gehiegitxo izaten buka dezake. Horregatik, garrantzitsua da tomateak are olio gehiago ez eranstea. Ohiko tomate frijitua beharrean Pizzarako Tomate-saltsa erabiliz gero, emaitza bikaina lortuko dugu, zaporez zein testuraz.
Bada garaia pizza jaki azkarren eta ez-osasungarrien ataletik ateratzeko. Etxean barazki freskoekin eta haragi edo arrain hautatuekin egindako pizza bat aukera naturala eta orekatua izan daiteke.
Saltsa, gainera, kristalezko poto batean dator, latak baino higienikoagoa, eta tapa duenez, itxi eta berrerabil daiteke, aldi bakarrean bukatzen ez bazaigu. Behin irekita, hiru egunez kontserba daiteke hozkailuan.
Gure online supermerkatuan jada eskuragarri. Proba ezazu, eta dastatu saltsa honen ñabardura finetako bakoitza.