Palma-koipea gure produktuetatik kentzeko asmo argiarekin, EROSKIn 2017. urtean lanean hasi ginen hura ordezteko. Beste pausu bat elikadura osasuntsuagoa zure esku jartzeko palma-oliorik gabeko produktu osasuntsuagoekin, zapore eta prezio onenei uko egin barik. Prozesu konplexu bat, orain dela lau urte baino gehiago ideia guztiz berria baten lekuko zena, fabrikatzaileentzat zein kontsumitzaileentzat.
Palma-koipea ordezteko, etengabe egin dugu lan gure produktuan ekoizten dituzten fabrikatzaile eta hornitzaileekin, gure krema, margarina, hostore, esne-gain, txokolate estaldura eta abarren atzean daudenak. Guztira 100 pertsona baino gehiago batu dira proiektu honetara, arrakastarekin bukatu duguna aitzindari bihurtuz.
Erronka produktu urtsu, hanpatu eta uxterrak, baina askoz osasuntsuagoak lortzea izan da. Denboran zehar froga asko egin ditugu gantz eta osagai ezberdinekin neurri ezberdinetan saiakuntza eta dastatze zorrotzen bidez. Soinez soin egindako lan gogorra EROSKIko teknikari eta gure hornitzaileen I+G eta Kalitate eta Ekoizpen taldeen artean.
Gure produktuak balioztatu eta gero, produktu gehienetan eduki oleiko altuko ekilore-olioa ordezko bezala erabiltzea erabaki genuen. Honek palma-olioaren oso antzekoa den harrotasuna eta testuta ematen ditu, gantz-asegabeen kopurua gutxituz %50etik %13ra, antzeko testura mantenduz askoz osasuntsuagoa den produktu batean.
Proiektu honen beste erronka bat izan da aldaketa hau prezio onean gauzatzea. Palma-olioaren ezaugarrietako bat bere kostu baxua da, osasuntsuagoak diren aukerengatik ordeztea posiblea izan da gure hornitzaileek egindako apustuarengatik. Elkarlanean aritu dira haien prozesuak optimizatzeko eta lehengaien erosketa taldean egiteko, ordezkapenaren kostuak gutxituz.
Esperientzia interesgarria izan da parte-hartzaile guztientzako, palma-koipea gure produktuetatik ezabatzea lortu izanaren gogobetetzea dugu, aldi berean, fabrikatzaileek ikasitakoak bidea erraztu du beste batzuek jarrai dezaten.