EROSKI produktuak

Zurekin, ogia zaharra ere!

Eroski SELEQTIAk uztartze-ariketa bat proposatzen dizu haren Premium marmelada sortarekin. Orain, kanaberako azukre beltzarekin melatutako tipula berria gehitu diogu gure aukerari. Marmelada honetan, azpimarratzekoa da ozpina baltsamikoaren erredukzioarekin eta Nafarroako patxaranaren ukitu gozoarekin lortutako nahasteak sortutako kontrastea. Kalitatezko osagaiak, jatorri aitortuarekin.

Produktu ezin hobea haragiekin, gaztekin eta foie grasarekin konbinatuz, esperientzia gogoangarriak sortzeko. Plater tradizionalenei zein berriei edo gosari harrigarrienei nortasun bereizia ematen dieten zapore original eta bereziak proposatzen dizkizuegu.

Eroski SELEQTIAk aurrerapausoa eman du balio erantsi handiagoko erreferentzia berri baten alde apustu eginda: ozpin baltsamikoaren eta Nafarroako patxaranaren konbinazioarekin zapore-nahaste orekatua lortu dugu.

Kanaberako azukre beltza da tipulari hobeto doakiona. Beroarekin lurrundutako kanabera-zukuarekin egiten da, eta, hortaz, mineralak, oligoelementuak eta azukre-kanaberaren bitaminak mantentzen ditu. Azukrearen ordezko aukera integrala da, eta dieta orekatu batean sartzeko gomendagarriena. Haren neurrizko gozotasunak azukre honek transmititzen dituen aromak, testurak eta koloreak haren jatorrira, Ginea Berrira, eramaten gaitu; baina Indian aurkitu zuten haren zaporea.

Ardo beltz eta zurien nahaste batekin lortzen da Modenako ozpina, eta haren zapore indartsua eta arinki gozoa ezin hobeki uztartzen da patxaranaren ñabardurekin.  Nafarroako edari tipiko hori XV. mendetik datorkigu, eta anis-basaranak beratuz egiten da, konbinazio suabe eta bizi, gozo eta azido, lehor eta fruta-gustukoa lortuz.

Aparta benetan. Proba ezazu! Gure online supermerkatuan jada eskuragarri

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
17281