Dendak

EROSKIk esne-sektorearen etorkizuna eta iraunkortasuna babesten ditu

Gure establezimendu-sarean Kantauri itsasoko ertzeko esnea batez ere saltzen dugu, baina baita Pirinioetako haranetatik, Iberiar goi-lautadatik eta Balearretatik datorren esnea ere, gure dendetatik gertu ekoizten den esnea bultzatzeko asmo sendoarekin.

«Hemengo» esnea, bidezko salneurrian

Baina EROSKIk esne-sektorearekin duen konpromisoa ez da berria, eta marka propioa duten hornitzaile batzuekin 20 urte baino gehiagoko harreman estua du. Gure esnekien hornitzaileekin epe luzerako elkarlan-harremanak sortzearen alde egin genuen apustu. Era berean, esneki iraunkorrei ematen zaien PLS ziurtagiriarekin merkaturatzean aitzindari izan ginen.
EROSKIn, gainera, urte osoan zehar bidezko salneurria eskaintzeko konpromisoa dugu, gure merkataritzako politika eta esnekiaren ekoizpena jatorrian egonkor manten daitezen.

Esne-sektorearen etorkizuna elkarrekin eraikitzen dugu

Saltzen ditugun lau litro esne bakoitzeko bat esneki berritzaileei dagokie. Marka liderrekin elkarlanean esnekien berrikuntza eta garapena bultzatzeko dugun borondatearen emaitza da hori.

Gure ustetan, esnea nahitaezko elikagaia da dieta osasungarrian. Horregatik, esneari buruzko 12.000 artikulu baino gehiago aurkituko dituzu consumer.es gunean. Halaber, EROSKI Elikadura Eskolaren azken edizioan, 1.000 ikaslek baino gehiagok gure hornitzaileen nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioak bisitatu zituzten.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13994