Iraunkortasuna

EROSKIk «planetaren orduarekin» bat egingo du

EROSKIk sei urtez Munduko Natura Funtsak Nazio Batuen babesarekin sustatutako «Planetaren ordua» kanpainarekin bat egingo du. Horretarako, Elorrioko (Bizkaian) egoitza sozialean itzalaldi sinbolikoa egingo dugu. Halaber, www.eroski.es eta www.consumer.es web guneak aktibo jarraituko dute, baina indar txikiagoko argi motelduarekin. Mundu guztiko milioika pertsonek argia ordubetez itzaliko dute (20:30etik 21:30era, tokiko ordua) datorren larunbatean, martxoak 19, munduari ingurumenaren garrantziaz eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaz ohartarazteko.

«Beste urte batez, EROSKIn Planetaren Ordua kanpainarekin egingo dugu bat. Horretarako, hainbat ekimen garatu ditugu kontsumitzaileei aldaketa klimatikoari aurre egiteak duen garrantziaz kontzientziatzeko. Gure izaera laguntzailea dela-eta, EROSKIn oso gogoan dugu kontsumo arduratsuagoaren, elikadura osasungarri eta iraunkorragoaren eta desberdintasun sozialen aurrean solidaritatearen sustapenarekin dugun konpromisoa», adierazi du Alejandro Martínez Berriochoak, EROSKIren Gizarte Erantzukizun sailaren zuzendariak.

EROSKIn ingurua zaintzeko, gure jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko politikak har daitezen egiten dugu lana. Gure Ingurumen Plan Estrategikoa garatzeko, 2007. urtetik Munduko Natura Funtsaren laguntza dugu, ingurumenaren kontserbazioaren munduko aditu gisa.

«2014an lankidetza-hitzarmena sinatu genuen, eta horri esker ingurumen-politika anitzak gara ditzakegu gai hauen inguruan: arrantzalekuen ustiapen iraunkorra, gure instalazio komertzialen eraginkortasun energetikoaren, logistikaren eta zerbitzu zentralen hobekuntza eta kontsumo arduratsuagoaren sustapena», nabarmendu du EROSKIko Gizarte Erantzukizun sailaren zuzendariak.

Aurrerapenak eraikuntza iraunkorrean

Hitzarmen honen bidez, Munduko Natura Funtsak egun EROSKItik bultzatzen dugun proiektuan sartu da «denda ekologikoaren» laugarren belaunaldia sortzeko, funtzionatzeko behar duen energiaz hornitzeko gai den Europako lehenengo supermerkatu bihurtzeko. Gizarte Erantzukizun sailaren zuzendariak adierazi bezala, «establezimenduak ateak irekiko ditu urtearen erdialdera Gasteizen, eta ezaugarri hauek dituen lehenengoa izango da. Proiektuaren helburua da 2.000 m2-ko supermerkatu batek behar duen energia iturri berriztagarriekin hornitzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa lortzea.

Horrez gain, kontsumo arduratsuago baten sustapenaren ildotik, Munduko Natura Funtsak eduki pedagogikoak garatu ditu iraunkortasunari buruzko modulu espezifiko baterako. Modulu hori, EROSKI Elikadura Eskolak, Espainia osoko ikastetxeekin elkarlanean, garatu duen Elikadura eta Ohitura Osasungarriak Heziketa Programaren atal bat da.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13983