EROSKI

Etileno oxidoa duten produktuei buruzko informazio-oharra

EROSKItik, elikagaien segurtasunarekin dugun konpromisoarekin bat etorriz, gardentasunez jakinarazi nahi dizugu zer egoera sortu den azken egunotan etileno oxidoa duten produktuen inguruan.

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (AESAN, Kontsumo Ministerioaren mendekoa) zenbait izozki sorta merkatutik kentzea erabaki du, horietan etileno oxidoa dagoela detektatu ondoren, produktu horiek egiteko erabilitako E410 sorta gehigarriko batzuk kutsatuta baitzeuden.

 

Zer da etileno oxidoa? Nola iritsi da izozkietara?

Etileno oxidoa hainbat erabilera dituen konposatu kimiko bat da. Europar Batasunean 1990eko hamarkadaz geroztik produktu fitosanitario gisa erabiltzea debekatuta dagoen arren, beste herrialde askotan legezkoa da, eta herrialde horietan haziak, fruitu lehorrak edo espeziak bezalako nekazaritza-produktuetan patogenoak garatzea saihesteko erabiltzen da. Horrela, E410 gehigarriaren (algarrobo-goma) ekoizpen batzuetan parte hartu du. E410 elikagai-gehigarri baimendu eta guztiz segurua da, egonkortzaile- eta lodigarri-funtzioak dituena, eta hainbat produktutan (izozkietan, besteak beste) erabili ohi da testura hobetzeko.

Horregatik, ez ditugu E410 gehigarria eta etileno oxidoa nahastu behar: bi gauza desberdin dira. Gertatu dena da lehenengoaren partida batzuk bigarrenarekin kutsatu direla.

 

Arriskutsua da kaltetutako produktuetan egoteagatik?

Etileno oxidoa mutageno, kartzinogeno eta ugalketarako toxiko gisa sailkatuta dago. Hala ere, AESANek adierazi du detektatutako etileno oxidoaren mailak oso baxuak direla eta 0,02 mg/kg-ko legezko mugatik behera daudela. AESANek dio, halaber, esposizio-egoera puntual batean gaudela, eta oso kopuru txikietan; beraz, litekeena da detektatutako mailekin ondorio kaltegarri akutuak ez izatea. Hala ere, zuhurtasun-printzipioa aplikatuz, kaltetutako produktu guztiak baztertzea erabaki da.

 

Zer produkturi eragiten dio?

Froneri/Nestléren eta Marsen hornitzaileek jakinarazi digutenez, euren produktuetako batzuk kaltetuta daude. Bi fabrikatzaileek informazio zehatza eta eguneratua eskaintzen dute beren webguneetan, eta esteka hauen bidez bisitatu ditzakezu:

FRONERI/NESTLÉ

MARS

 

Nahiago baduzu, Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzuan kontsultatu gaitzakezu (944 943 444, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara, edo esteka honen bidez).

 

Zer egin dugu EROSKIn?

EROSKIn osasun- eta kontsumo-agintarien jarraibide guztiak jarraitzen ari gara, bezero eta kontsumitzaile guztien segurtasuna bermatzeko.

Produktu guztiak baztertu ditugu. Lasai erosi dezakezu, gure dendetan aurkituko duzun marka hauen produktua E410 gehigarria kutsatuta ez duen ekoizpen berri batekoa baita.

Era berean, EROSKI markako produktuen berrikuspen osoa egin dugu, emaitza positiboekin: ez dugu kaltetutako produkturik aurkitu.

EROSKIn kaltetutako sortaren bat erosi baduzu, joan zaitez zure ohiko dendara erosketa-tiketarekin, eta zenbatekoa itzuliko dizugu.

Egoerari buruzko informazioa gure webgunean eguneratuta mantenduko dugu.

Sentitzen dugu eragozpenak sortu badizkizugu.

 

Eskerrik asko

 

Informazio gehiago

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengoak kontsulta ditzakezu:

AESANek egindako dokumentu hau:  ETILENO OXIDOARI BURUZKO OHIKO GALDERAK (AESAN)

www.consumer.es gure webguneko artikulu hau etileno oxidoari buruz: Etileno oxidoa elikagaietan: arriskuak eta gomendioak

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
361055