Bazenekien lau haurretatik batek ez duela egunero jaten fruta freskoa? Urriaren 19a Fruten eta Barazkien Mundu Eguna da. Elikagai fresko horiek egunero kontsumitzea zein garrantzitsua den gogoraraztea da egun horren helburua; izan ere, funtsezkoak dira osasun ona mantentzeko, obesitatea eta gaixotasun kronikoak prebenitu eta kontrolatzeko, eta munduko elikagaien segurtasuna hobetzeko. Horrez gain, gure planetaren jasangarritasunean eta biodibertsitatean betetzen duten eginkizuna azpimarratu nahi da egun horren bitartez.
EROSKIn bizimodu osasungarria sustatzen dugu; horregatik, kontzientziatzeko ekimen horrekin bat egingo dugu, urriaren 20tik 27ra bitarte gure dendetara* gerturatzen diren haur guztiei doako fruta pieza bat emanez.
Keinu horrekin, elikadura-ohitura orekatuak edukitzea (besteak beste, egunean bost fruta eta barazki errazio kontsumitzea) zein garrantzitsua den gogorarazi nahi diegu handi nahiz txikiei. Guztiok darabilgu maxima hori buruan, baina oraindik ere apur bat kostatzen zaigu betetzea.
Halako ereduak txikitatik ikasten badira, errazago barneratzen dira. Fruta aliatu bikaina da gosarian bertan, gozoki ezin hobea da otorduaren azkenbururako, eta primeran sartzen da askarietan. Horrez gain, ezin da ahaztu mokadu bikaina dela eskolaz kanpoko jardueretatik ateratzen diren kirolari gazteentzat.
Baina, batez ere, zer ikusi, hura ikasi. Ez du ezertarako balio etxean elikagai horien onurak aldarrikatzeak, ondoren helduek ez badituzte jarraibide berberak betetzen. Osasungarri jatea eta neurrizko ariketa egitea (adibidez, oinez ibiltzea) guztiontzat da ona.
Eroskin, osasunarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta gaude, betidanik eta betirako. Horregatik, haurren obesitatea prebenitzea da gure 10 konpromisoetako bat. Horretarako, lehentasuna ematen diogu haurrentzako produktuen elikagarritasuna hobetzeari, eta EROSKI Fundazioaren bidez, 9 eta 12 urteko 620.000 eskola-ikasleri baino gehiagori eman diegu prestakuntza Elikadura eta Bizi Ohitura Osasuntsuei buruzko Hezkuntza Programan. Gure helburua da 2025. urterako bi milioi haurri eta haien familiei ematea prestakuntza.
Fruta eta Barazkien Mundu Eguna Elikaduraren Mundu Egunaren aste berean egiten da. Azken hori ere egun berezia da, eta munduko elikaduraren arazoari buruz kontzientziatzeko eta gosearen, desnutrizioaren eta pobreziaren aurkako borrokan elkartasuna indartzeko balio du.
Gosea eta obesitatea gorabidean dauden honetan, 2018ko Elikaduraren Mundu Egunak mundu osoari egingo dio dei Zero Gosea lortzeko norabidean zuzen joateko. Aurtengo leloa honako hau da: «Gure ekintzak gure etorkizuna dira. 2030erako ZeroGoseko mundua lor daiteke».
* Kontsultatu zure ohiko dendan ekintza hau egitekoa den. EROSKI Vegalsak ez du egun horietan egingo.