Dendak

Frankizia-supermerkatu berria inauguratu dugu Lucenan

Gaur, EROSKI/City zigilupean frankizia-supermerkatu berria ireki dugu Lucenan (Kordoba), Hoya del Molino kalearen 3. zenbakian. Establezimendua “zurekin” ereduaren barnean dago, honako ardatz hauek dituena: bezeroentzako tratu pertsonalizatuagoa, tokiko produktuen eta sasoiko produktu freskoen aldeko apustua, elikadura osasungarria sustatzea eta eguneroko erosketan aurrezteko modu berriak. Kordobako probintzian irekitzen dugun bosgarren frankizia da. Era berean, 2017an Andaluzian irekitzen dugun lehena da, gure frankizia-sarea hedatzeko lehentasunezko zonaldea dena, alegia.

Supermerkatuak 3.500 produktu dauzka, ekoizle aitzindarien marken, berezko markaren eta tokiko produktuen artean; hala, kontsumitzaileek aukeratzeko askatasun handia daukate. Halaber, elikagai freskoz osatutako eskaintza handia ere badu haren 385 metro karratuetan, tokiko sasoiko frutak eta barazkiak batik bat. Gainera, salmahaiak ditu harategiko eta urdaitegiko ataletan, bezeroek tratu pertsonalizatua dutela ziurtatzeko.

Eskaintzak eta sustapenak egongo dira hilero, gure kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpenaren aldeko apustuaren adibiderik garbiena EROSKI Club fidelizazio-programa da: bezero-bazkideen eta markaren arteko lotura sustatzen duen programa horrek % 15erainoko deskontuak eskaintzen ditu 2.500 produktu baino gehiagotan, baita sustapen eta eskaintza esklusiboak eta Travel Club programaren abantaila guztiak ere. 22.500 kontsumitzaile inguru kooperatibako bezero-bazkide dira, eta EROSKI Clubek eskaintzen dituen abantailez baliatzen dira jada, Kordoba barruan.

 

10 lanpostu sortu dira

Establezimendu hau irekitzean, 10 lanpostu sortu dira, eta 125.000 euroko inbertsioa egin. “Uneotan, langabezia da arazo nagusia gure inguruan, eta frankiziak enplegua sortzeko formula arrakastatsua dira. EROSKIn, gure merkataritza-eredua ekintzaileekin partekatzearen aldeko apustu nabarmena egiten dugu. Frankizia desberdin bat eskaintzen dugu, establezimendu hurbil bat, produktu freskoengatik eta oinarrizko erreferentzietan dituen prezio onengatik besteetatik bereizten dena.” azpimarratu du Enrique Martinezek, EROSKIren frankizien zuzendariak.

 

Lehentasunezko gunea EROSKI frankiziak hedatzeko

Andaluzia lehentasunezko gunea da gure frankiziadun supermerkatuak hedatzeko. Joaneko ekitaldian, zortzi frankiziadun supermerkatu ireki genituen eskualdean, eta horrek 1,2 milioi euroko inbertsioa eta 48 lanposturen sorrera ekarri zuen.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
37185