EROSKI/City zigilupean frankizia-supermerkatu berria ireki dugu Mutrikun (Gipuzkoa), San Agustin kalean. Supermerkatu berriak gure denda-sarean sustatzen dugun “zurekin” eredu komertzialari jarraitzen dio, eta, hala, haren nortasunaren bereizgarriak elikagai freskoen protagonismoa, bezeroenganako tratu pertsonalizatua, tokiko produktuen aldeko apustu irmoa eta elikadura osasungarria sustatzea dira. Establezimenduak zazpi langile ditu.
Supermerkatuak 3.500 produktu dauzka haren 275 metro karratuetan, ekoizle aitzindarien marken, berezko markaren eta tokiko produktuen artean. Halaber, elikagai freskoen sorta zabala dauka, bereziki tokiko sasoiko frutak eta barazkiak, eta erreferentzia osasungarriek ere garrantzia hartzen dute, aukera handitu baita.
Arreta pertsonalizatua harategiko eta urdaitegiko salmahaietan
Bezeroek salmahaiko arreta pertsonalizatua daukate harategiko eta urdaitegiko ataletan. Horrez aparte, okintza-produktu eta opil laberatu berriak ere eskaintzen ditu, bezeroei ahalik eta freskotasun handiena bermatzeko.
Eskaintzak eta sustapenak egongo dira hilero, gure kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpenaren aldeko apustu horren erakusgarririk garrantzitsuena EROSKI Club fidelizazio-programa da, Gipuzkoan 230.000 afiliatu inguru dituena. EROSKI Clubek % 15erainoko deskontuak eskaintzen ditu 2.500 produktu baino gehiagotan, baita sustapen eta eskaintza esklusiboak eta Travel Club programaren abantaila guztiak ere.
600 milioi eurotik gorako erosketak
Gure politika komertziala tokiko ekonomiak ahalik eta gehien sustatzea da, inguruan aberastasuna sortzeko eta nekazaritzako elikagaien garapena eta garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko helburuz. Ildo horretatik, Euskadin egindako 10.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditugu.
Sasoiko elikagai freskoek eta tokiko produktuek protagonismo berezia dute gure establezimenduetan ezartzen ari garen “zurekin” denda-ereduan, eta Mutrikun gaur inauguratu dugun supermerkatuak eredu horri jarraitzen dio ere. 1.600 euskal hornitzaile baino gehiagorekin aritzen gara elkarlanean, 600 milioi euroko salmenta-bolumenarekin. Izan ere, gure erosketen % 60 nekazaritzako elikagaiak dira.