Ekilibria

Gabonetako menu arina eta osasungarria: nola egin

Trikimailuak eta errezetak Gabonetako menu ikusgarria, gozoa eta arina prestatzeko.

Gabonak bazkari eta afari oparo, pisutsu eta ez oso osasungarriekin lotzen ditugu beti. Baina ez du zertan horrela izan behar. Menua aldez aurretik antola dezakegu, sarreretatik azkenburukoraino plater arinez osatutako segida batekin gozatzeko aukera izan dezagun. Ez dugu ahaztu behar ere egosketa-teknikek eta edariek garrantzia handia dutela. Jarraian, Gabonetako menu arin bat etxean nola prestatu azalduko dugu, errezeta praktikoekin.

Menu arina lortzeko sekretuetako bat egosketa-teknika kontrolatzea da. Adibidez, orokorrean, lurrunean egositako eta plantxan egindako elikagaiek askoz ere koipe gutxiago dute saltsetan egositakoek eta frijitutakoek baino.

Gainera, menuaren diseinua aintzat hartu behar da, bai eta bazkaritarako eta afaritarako hartzen diren ere. Izan ere, ardoek, cavek eta garagardoek kaloria-ekarpen handia dute. Komeni da bazkarian ura edatea nagusiki, eta alkohola aldizka hartzea, ospakizunaren une jakinetan kopatxo bat edanez.

Ondoren, menu arin eta ikusgarria prestatzeko ideiak emango dizkizuten hainbat errezeta-adibide jaso ditugu.

Lehen platerak kaloria gutxiagorekin

–       Bakailao eta eskarola entsalada ziape-saltsarekin.

–       Arrain-krema arina tomate erreekin.

Bigarren platerak

–       Lupia ganba-saltsan.

–       Txerri-azpizuna basa-arrozarekin.

Postreak

–       Anana errea gozagarriarekin eta fruitu gorrien infusioarekin.

–       Gabonetako gailetak (jengibre-gailetak).

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
81578