Ekilibria

Gatz gutxiagoko EROSKI ogiak

Gatz gutxiago eta betiko zaporea. Jakina da populazio helduan sodio-iturri dietetiko nagusia dela, horregatik, EROSKIk gatz gutxiago, baina betiko zaporea duten ogi sorta garatu du.

Ez dago zalantzarik, gatzak zaporea ematen du baina osasuna kentzen du. Gehiegi kontsumituz gero eta denbora luzean, ondorio gisa hipertentsio arteriala paira daiteke, 10 milioi espainiarrei eragiten dien patologia eta gure herrialdean erregistratutako istripu kardiobaskular erdiaren arduraduna. Baina badira gehiegizko kontsumoarekin lotutako ondorio gehiago ere, bihotzeko, gibeleko eta giltzurrunetako gaixotasunekin lotutako sintomak okertzea, esaterako.

Gatz gutxiago duten produktuak aukeratzea izan daiteke kontsumoa gutxitzeko lehen urratsa. Eta gure dietan gatz gehien gehitzen duten elikagaietan gutxitzen badugu, adibidez, ogian, tanto bikoitza lortuko dugu. Ez larritu, EROSKI okindegiko bost ogi berrietako bat erosten hastea bezain erraza da, % 25 gatz gutxiago dute, baina betiko zaporea mantentzen dute; hau da, produktuaren 100 gramo bakoitzeko gramo bat gatz gutxiago dute.

  • Ogi-barra zuria. Barren erregina da, etxe askotako aukera komodina. % 25 gatz gutxiago izateaz gainera, ore amarekin eginda dago, eta horrela, gehiago irauten du eta zapore berezia du.

 

  • Osoko ogi-barra. Ogi honekin, bi aldiz zainduko duzu zure gorputza. Izan ere, gatz gutxiago izateaz gainera, barra honek ogi zuriek baino zuntz gehiago baitu. Zuntzari esker, hesteek hobeto funtzionatzen dute. Baina digestio-aparatua erregulatzetik harago, beste efektu fisiologiko positibo ugari ere baditu.

 

  • Baserriko ogia. Egiterakoan, gari- eta zekale-irinak eta irin maltatuak konbinatzen ditugu. Baita osagai izarra den zekalezko ore ama ere, betiko ogiaren zaporea ematen diona, baina errezeta parekideek baino gatz gutxiagorekin. Probatu txigortua eta olio birjin estra zorrotadatxo bat eta tomatea gehituta. Goxo-goxoa dago!

 

  • Chia-opiltxoak. Opiltxo hauek zereal- eta hazi-zapore berezi bat dute, zapore gozo batekin amaieran. Errezetak chia-haziak ditu, landare-proteina eta omega 3 azido askokoak. Kaltzioa ere asko dute. Oso onak dira ogitartekoetarako, afari azkarrak prestatzeko, ogi txigortuari beste ukitu bat emateko…

 

  • Zereal anitzeko barra. Lanketa zainduko ogia da, zerealak eta haziak konbinatzen dituen errezeta bat da eta zapore berezia du. Gainera, errezeta parekideek baino % 25 gatz gutxiagorekin. Bere testura eta puntu kurruskariak edozein mahaiko ohorezko gonbidatu bihurtzen dute.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
61684