EROSKI produktuak

Gosari orekatuak EROSKIrekin

Gosariak glukosa moduan ematen duen «erregairik» gabe, organismoak energia-erreserbak erre behar ditu eguneroko jarduerari aurre egiteko. Eta horrek, organismoaren funtzionamendu normala aldatzen du, nekadura, kontzentrazio-falta eta umore txarra sortuz. Horrez gain, gazteenetan ikaskuntzan eta eskolako errendimenduan eragina izan dezake. Beraz, gosari osasungarri eta orekatu batek gorputzak egunaren hasierarako behar dituen karbono-hidratoak, zuntza, bitaminak eta mineralak eman behar ditu. Kontzentrazioa, oroimena eta errendimendu fisikoa ere hobetzeaz gain, poztasuna eta umore ona ematen du. Horrez gain, goizero gosaltzeari 15 minutu emanez gero, pisua kontrola daiteke, nahiz eta askok ez gosaltzeak soberan ditugun kiloak galtzen laguntzen digula uste.

Esnekiak, frutak eta irinezko produktuak

Gosari on batek egunean zehar ahoratzen diren kaloria guztien %20 eta %25 bitartean eman behar lizkiguke. Eta orekatua izan eta proteina eta energia kopuru handia eman dezan, gutxienez hiru taldetako elikagaiak eduki behar ditu (esnekiak, frutak eta irinezko produktuak). Behingotik behingora eta kopuru oso txikietan jan daitezke haragiaren deribatuak (urdaiazpikoa, koipe gutxiko fianbreak, etab.), opilak eta bestelako produktuak (eztia, marmelada, gurina, margarina, etab.), koipe, gantz ase eta gatz kopuru handia baitute. Hala eta guztiz ere, gosari bat benetan osasungarri eta peto-petoa izateko, hura osatzen duten produktuek nutrizionalki osasungarri izan behar dute. Hau da, zuntza daukaten landare-olio partzialki hidrogenatu eta azukre gehiturik gabeko produktuak izan behar dute.

Koipe eraldatu, gatz eta azukrerik gabe

EROSKIn, gure Sannia sortaren bidez, gure produktuen formulazioa hobetzen dugu, produktuak gero eta orekatuagoak eta nutrizionalki osasungarriagoak izan daitezen, baina zaporeari uko egin gabe. Gosarirako, zehazki, koipe, gatz eta azukre gutxiagoko elikagaiak gomendatzen dira eta, askotan, mantenugai espezifikoak kopuru handitan ematen dutenak. ROSKIren marka propioen elikagai guztiek ez daukate landare-olio partzialki hidrogenaturik, jendeak koipe eraldatu gisa (trans koipeak) ezagutzen dituenak (kolesterolerako, gehiegizko pisurako eta osasun kardiobaskularrerako kaltegarriak. Horrez gain, EROSKI Sannia gaileten, zerealen, esne-opilen eta croissanten zuntz-edukia oso altua da, bihi osokoak direlako edo bitaminekin eta burdinarekin aberastuta daudelako. Bestalde, moldeko ogi berriek koipe eta gatz gutxiago dute, eguzki-lore edo oliba-olioarekin eginda daude eta zuntz-eduki handia daukate. Zukuei dagokienez, zapore anitzetako EROSKI Sannia nektarrek %60 azukre gutxiago dute eta C bitamina eduki altua. Esnekiei begira, sortak hauek eskaintzen ditu: koipekirik gabeko gaztak (%0), %65 koipe gutxiago duen gurina eta omega 3rekin aberasturiko esne gaingabetuan oinarritutako esne-edaria. Eta gosaria osatzeko, Sanniak, bere barietate zabalaren artean, %80 azukre gutxiago eta zuntz handiko disolbatzeko kakaoa du.

Gosaldu osasuntsu EROSKIrekin!

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13986