Berria gure marketan! Atal honetan, hilabetez hilabete aurkeztuko ditugu gure EROSKI marketako produktuetako berritasun guztiak. Berritasunok eskuratzeko, jo EROSKI dendetara edo EROSKI online supermerkatura.
EROSKI Tofu eta seitan berriak

Hemen daude EROSKI produktu begano berriak. Tofu eta seitan naturalak, %100-eko begetal-proteinarekin eta jatorri begano ziurtatuko osagaiekin, V-label zigiluarekin. Eta gainera, BIO; Nekazaritza ekologikoko osagaiekin egina.
EROSKI SELEQTIA Iparraldeko hegaluze berria

EROSKI SELEQTIA Iparraldeko hegaluze berria aurkezten dizuegu. Eskuz arrantzatua, amuarekin, MSC ziurtatutako flotak, beste espezie batzuen babesa eta itsasoaren etorkizuna bermatzen dituena. Kostaldeko hilabeteetan era tradizionalean egina. Kantauri Itsasoko Iparraldeko hegaluze solomo freskoekin bakarrik. Gainera, Eusko Label kalitate bermearekin.
EROSKI pizza ore berria

Hemen da EROSKI pizza ore freskoa oliba olioarekin. Oratu ezazu zure orea nahi duzun moduan, fina, lodia, biribila edo karratua… zuk erabaki. Erraza, goxoa eta familia osoarentzako.
EROSKIren lekalezko snack berria

Mokadu berri bat aurkezten dizuegu. Iritsi da EROSKI lekalezko snack berria! 3 osagai baino ez ditu: ilarrak, arroza eta oliba olioa. Aukera ona otorduen artean askaria egiteko. Gainera, zeliakoentzat egokia.
EROSKI olagarri erdi egosia

EROSKI erdi egosi olagarro formatu berria aurkezten dizuegu. Bere gatz puntuan eta gehigarririk gabe. Aukera aproposa denbora gutxian plater nutritiboa prestatzeko! Horrez gain, olagarroa proteina eta gantz gutxiko elikagaia da, baina Omega3 ugari duena. Eta… oso goxoa!
Animalia basatiak EROSKI gailetak

EROSKI animalia basatien haurrentzako gaileta berriak aurkezten dizkizugu. ? ? ? Palmondoko koiperik gabe, 6 bitaminarekin, burdinarekin eta zuntz askorekin. Dibertigarria eta aproposa gosaltzeko.
Queso Havarti
Zerk egiten du Havarti gazta Havarti gazta? Danimarkakoa izateak.
Adibidez, EROSKI Havarti eta Havarti light gazta berriak xerratan, AGB zigiluarekin, zeinak bere Adierazpen Geografiko Babestua ziurtatzen baitu. Krematsuak, ezin hobeak pizza eta sandwichetarako. Proteinatan eta kaltzioan aberatsak izateaz gain.
Tostadas EROSKI de harina integral de centeno y semillas de sésamo
Hemen daude EROSKI bihi osoko zekale-irinarekin eta sesamo-haziekin egindako ogi txigortu berriak. Zuntz askorekin eta kaloria gutxirekin. Ogi txigortu oso kurruskariak, eguneko edozein momentutan gozatzeko. Otorduetan eta aperitiboak laguntzeko, gozoak zein gaziak.
Nuevo pienso Gran Free EROSKI
Zaunk, zaunk! Txakur helduentzako EROSKI Grain Free pentsu berriak behar duen guztia du. Zerealik eta laktosarik gabea. Oilasko freskoarekin, omega 3arekin eta prebiotiko eta probiotikoekin, bere sistema inmunologikoa eta digestio-sistema zaintzeko. Gainera, ez du ez koloragarririk ez kontserbagarririk. Eta, nahiago baduzu, izokinarekin ere eskuragarri dago.
Jamón curado reducido en sal EROSKI
Nobedadeak! EROSKI gatz-murriztua duen urdaiazpiko ondua aurkezten dizugu. % 26 gatz gutxiagorekin eta proteina kantitate handiarekin, zure osasuna gehiago zaintzeko.
Xerratan ebakita eska ezazu gure urdaitegiko salmahaian. Eta gogoan izan: noizean behin kontsumitzea gomendatzen dizugu.
Nuevo Zumo de naranja EROSKI sin pulpa
Mamirik gabeko zuku baten bila bazenbiltzan, leku egokira heldu zara! EROSKI mamirik gabeko zuku berria aurkezten dizugu. % 100 zukutua eta azukre erantsirik gabea. Zure EROSKI hurbilenean aurkituko duzu, produktu hoztuen atalean.
Nuevo Foie gras con trufa EROSKI SELEQTIA
NOBEDADEA! Gure azken gourmet gozamena aurkezten dizugu: EROSKI SELEQTIA foie gras trufarekin % 100 ahate foie grasarekin eta trufa lauzekin. Zure etxeko ospakizunetan aho zabalik uzteko idea paregabea.
Nuevo hummus de aguacate EROSKI
EROSKI ahuakate-humus berria aurkezten dizugu. Suabea, testura fin-finarekin, eta jatorrizko humusaren esentzia guztiarekin! Mokadutxo osasungarria, ireki eta gozatzeko prest.
Nuevo papel higiénico de rápida disolución EROSKI
Erraz disolbatzen den EROSKI komuneko paper berria aurkezten dizugu. % 100 zelulosaz egina eta FSC zigiluarekin, iturri arduratsuetatik datorrela bermatzeko. Primerakoa autokarabanetarako, ontzietarako eta komun eramangarrietarako.
Nuevo Bonito del norte en trozos en aceite de girasol EROSKI
Hegaluzea zatituta, EROSKI ekilore-oliotan. Kanaberaz arrantzatua, banan-banan, modu jasangarrian. Itsasoaren eta bertako espezieen babesa bermatzen duen MSC ziurtagiriarekin.
Nueva salchicha de pavo EROSKI
EROSKI indioilar saltxitxa berria aurkezten dizugu. % 3ko koipe-edukia baino ez dauka, eta proteina ugari. Tarteka jan beharreko produktua.
Nuevo Pollo asado EROSKI
EROSKI oilasko erre berria aurkezten dizugu. Primerako soluzioa otordu elikagarria oso denbora laburrean prestatzeko. Gainera, proteina ugari ditu, eta urtsua eta goxo-goxoa da. Bikainak familia guztiarentzat!
Nuevos galletas gofre estilo belga EROSKI SELEQTIA
EROSKI SELEQTIA gofre-galletak aurkezten dizkizugu. Belgikar estilokoak, % 100 gurinez eginak, meheak eta kurruskariak. Artisau-eran eginak eta Basque Culinary Centerrek probatuak.
*Tarteka jan beharreko produktua.
Nuevos bollos de panadería EROSKI, libres de grasa de palma.
Albiste freskoak! Gaurkoan, EROSKI markako opil berriak aurkezten dizkizugu, palma-koiperik gabeak. Harroak, samurrak, eta, orain, koipe osasungarriagoak dituen formula berriarekin! Okindegiko atalean topatuko dituzu.
Nuevos patés EROSKI, 100% cerdo

Hementxe dira EROSKI pate berriak, % 100 txerrikia, fekularik eta koloratzailerik gabeak. 2 barietate gustu guztietarako: piperrautsarekin eta espeziekin, eta landa-patea, testura ederrarekin. Urdaitegiko hozkailuetan topatuko dituzu.
Nueva Crema Universal Men by belle
Hementxe da Men by belle Krema Unibertsal berria, gizonezkoen larruazala hidratatzeko eta babesteko pentsaturiko formularekin. Egokia da beganoentzat, eta alga gorrien estraktua eta E bitamina ditu; horri esker, ur-erretentzio hobea du eta propietate antioxidatzaileak eskaintzen ditu. Aurpegian ez ezik, eskuetan eta gorputzean ere aplikatu dezakezu. Belle produktu guztiak bezalaxe, dermatologikoki testatua da.
Nuevas barritas de frutos secos EROSKI
Barratxoak eta BARRATXOAK daude… Bai, bai, hizki larritan. Adibidez, EROSKI barratxo berriak! Ez dira zerealezkoak, baizik eta fruitu lehorrezkoak! Kakahueteak, hurrak eta almendrak dituzte. Bi aldaeratan topatuko dituzu: txokolate beltzarekin eta fruitu gorriekin. Bietan ere, palma-koipearen arrastorik gabe!
Hain goxoak dira… Ez duzu izango aitzakiarik aldean ez eramateko. Eskatu daiteke ezer gehiago? Bai. Ez daitezela sekula amaitu.
Nueva gama de higienizantes EROSKI
Ezagutzen duzu EROSKI paper-zapien sorta berria? Iritsi da edozein gainazaletarako lixibarik gabeko erabateko garbiketa higienizatzailea. Sukalderako, bainugelarako, erabilera anitzekoa… eta gainera esprai, likido edo paper-zapi gisa. Zeuk aukeratu! Oso egokia da haurtxoak edo maskotak bizi diren etxeetarako. Probatu, eta ikusiko duzu nola edukiko duzun etxea garbi-garbi!
Nuevas salsas frescas EROSKI
Hementxe daude EROSKI saltsa fresko berriak zure pasta-plateretarako. Hiru zapore gustu guztiak asetzeko: gaztak, pestoa genoar erara eta arrabiata. Italian eginak, errezeta tradizionalari jarraikiz. Lehen mailako kalitateko osagaiekin, palma-koiperik eta osagarririk gabe. Tandem paregabea zure pasta freskoarekin. Zein probatuko duzu lehenbizi?
Nuevo detergente líquido super perfumado EROSKI
EROSKI detergente likido super perfumatu berria aurkezten dizugu. Explosión Frescor, esentzia freskoarekin eta orbanen kontrako indar probatuarekin. Perfume bizia eta iraupen luzekoa du, eta, horri esker, denbora luzeagoz sentituko dituzu arroparen freskotasuna eta garbitasuna. Aaaaskoz luzeagoan.
Probatu Explosión Floral ere, jasmin- eta arrosa-esentziarekin.
Nuevo Langostino EROSKI Natur
Ezagutzen duzu EROSKI Natur otarrainxka berria? Ezin du hutsik egin aurtengo jaietan. GGN zigilua du , eta horrek bermatzen du itsasoa errespetatzen eta animaliaren ongizatea bermatzen direla. Goxo-goxoa eta jasangarria; gure arrandegietan topatuko duzu, azpiletan eta salmahaian. Ziurtatu ez duzula falta aurtengo Gabonetan!
Nuevo Roscón de Reyes EROSKI SELEQTIA
Gabonek nahitaez eskatzen dute errege-opila. Eta EROSKI SELEQTIA errege-opila baldin bada, askoz hobe! Aukeratu esne-gainezkoa edo esne-gaina eta txokolate-hariak dituena; baina % 100 esne-gaina, eta batere palma-koiperik gabe! Errege-opil gourmet-gourmeta, errege magoei ongietorririk onena emateko (edo gosariak eta/edo meriendak goxatzeko).
Nuevas frutitas de EROSKI Natur
Imajinatzen zure txikiak fruta-eske postrerako, meriendatzeko edo hamaiketakoa egiteko? EROSKI Natur frutatxo berriekin, frutarik dibertigarriena ezagutuko dute. Sagar gorri, golden sagar eta konferentzia udare txikiena, txikitxoenentzat. EROSKI Naturrek eskaintzen dituen abantaila guztiekin: goxo-goxoak eta nekazaritza jasangarritik lortuak. Hementxe dira aukera goxo, osasungarri eta dibertigarrienak, txikien hamaiketako eta meriendetarako.
Nueva harina integral de trigo de EROSKI

Ezagutzen duzu EROSKI gari-irin integrala? Nutritiboa da, digestioa hobeto egiten laguntzen dizu eta zure sistema immunologikoari laguntzen dio, % 100 bihi osokoa eta % 100 ale osokoa delako eta zuntz asko duelako.
Nuevas legumbres cocidas BIO de EROSKI

Hementxe dira nekazaritza ekologikoko txitxirioak, babarrunak eta dilista egosi estrak.
Lekaleen zuntz eta proteina guztiarekin, eta ingurumena errespetatuz haziak. Ezin osasungarriago!
Nuevas empanadas EROSKI



EROSKI enpanada berriez hitz egitea Galiziaz, masa fin eta zaporetsuaz eta kalitate handiko betegarriez hitz egitea da. Gure errezeta berriro formulatu dugulako, gehigarririk gabeko, eta atunez, haragiz edo oilaskoz bete-bete egindako enpanadak eskaintzeko.
Hotz edo bero, gozatu gehien gustatzen zaizun enpanadaz. Atsegingarria, ezta?
Nueva gama belle Natural




Zure azalean jartzen gara hura zaindu dezazun, oinetatik burura, Ecocert ziurtagiria duen gure belle Natural gama berriarekin. Olio mineralik, koloratzailerik, lurrunik edo silikona sintetikorik gabe, osagai naturalekin. Gure nobedadeen artean honako hauek aurkituko dituzu:
Ur Mizelarra, azido hialuronikoarekin, aloe verarekin eta arrosa alpinoarekin.
? Oil Elixir, funtzio aniztun altxor naturala zure aurpegirako.
? Gizonentzako desodorantea, zedro eta banbu estraktuekin eta aluminiozko gatzik gabe!
? Oinetako krema Karité gurinarekin eta izpiliku estraktuarekin.
Hola, somos nuevos. Somos marca EROSKI






- Nekazaritza ekologikotik datozen EROSKI BIO hazi berriak. Zuntz, proteina iturri bikaina dira eta Omega 3 eduki altua dute.
- EROSKI hostore berria gurinarekin, palma-koiperik gabe. Ia etxean gozatzeko prest dator. PIxka bat luzatuz edo plater bakoitzerako forma egokia emanez, labean sartu eta hostopil fina bihurtzen da, gurinaren azken zapore gozo eta arinarekin.
- EROSKI txokolatezko zereal bete berrien ontzian aurkitu ahal izango duzu produktuari buruz behar duzun informazio GUZTIA.
- Fruta marmelada berriak % 0 azukre gehituekin. Gure marmelada berriak zaporez betetako gosariak prestatzeko zure lagun onena dira. Azukre gehiturik ez edukitzeaz gain, ez dute ez koloratzailerik, ez glutenik, eta osagaien % 70 fruta da.
- EROSKI gazta berria xerratan proteina ugarirekin. Gazta proteina-iturri natural ona da; baina, aurkezten dugun honek eta beste hainbat gaztak, adibidez, indartuta daukate ezaugarri hori. Koloratzailerik, aromarik eta kontserbatzailerik gabe. Pasteurizatutako esnearekin egina. Zapore indartsua eta testura ondua ditu.
- EROSKI % 100 gari-ogi integral berria, zu zaintzeko pentsatua. Bihi osoko % 100 irin integralarekin egina dagoenez, elikagaiak duen zuntz guztia gordetzen du.
Eta zuk, zein probatuko duzu lehenengo?
Bebidas vegetales EROSKI
Gai bati buruz hitz egin behar dugu… EROSKI NOBEDADEAK!
Aukera bakar bat hautatzea ez zen nahikoa guretzat. Horregatik, 5 landare-edari berri ekarri dizkizugu!
- Almendra-edaria
- Soja-edaria
- Soja-edari arina
- Olo-edaria (glutenik gabe!)
- Arroz-edaria
Errezeta berriekin eginak eta zuzenean bihietatik lortuak, bikainak dira intolerantziak dituzten pertsonentzat, beganoentzat, begetarianoentzat, zeliakoentzat edo, beste barik, jakin-mina duten pertsonentzat. Eta zuk, zein probatuko duzu lehenengo?
Gazpacho y Salmorejo EROSKI SELEQTIA

Gustatzen zaizu gauza berriak probatzea? Hona hemen EROSKI SELEQTIA gazpatxoa eta salmorejoa, barazki freskoekin, oliba-olio birjina estrarekin eta pasteurizaziorik gabe eginak; fresko-freskoak!
EROSKI SELEQTIA produktu guztiak bezala, Basque Culinary Centerrek egiaztatzen ditu.
Jamón y Paleta EROSKI de Teruel D.O.P.

Oraindik eta errazagoa da jaki erraz honekin gozatzea. Babestutako Jatorri Deitura duten Terueleko urdaiazpikoa eta besoa. Mamitsuak, gantz, testura eta zapore puntu egokiarekin, elikadura osasungarri eta naturalarekin hazitako txerrietatik lortuak. Eta, orain, xerratan!
Semillas EROSKI BIO
Badator hirukote menderaezina zure mahaira: kinoa, txia eta sesamoa. EROSKI Bio hazi berriak aurkezten dizkizugu, nekazaritza ekologikokoak, zure elikadura Omega 3z, proteinaz eta zuntzez betetzeko. Sartu zure dietan eta senitartekoenean guztiok behar dugun energia puntu hori.
Tomate frito casero BIO

Ireki eta, voilá!, etxean egindakoa bezalako tomate frijitua. Eta, gainera, nekazaritza ekologikokoa. Badago gehiago eskatzerik?
Etxeko tomatearen kalitate osoa eta arduratu behar gabe. EROSKI Bio, tomatea, hemengo barazkiekin oliba-olio birjina estrarekin eta Nafarroan egina. Azkenean, hara zeinen erraza hain ondo elikatzea.
Bolsas de basura EROSKI ECO

Ingurumena errespetatzen duten zabor-poltsa berriak. % 100ean birziklatutako plastikoarekin eginak, hau da, gutxienez bizitza baliagarri bat izan duen materialarekin; edo konpostagarri-biodegradagarriak, hondakin organikoetarako.
L.A. Confidential - Nueva edición limitada de maquillaje belle&make-up





Gustatzen zaizu azken modan egotea? Beti gauza berriak probatzea?
“L.A. Confidential” da uda honetako belle&make-up makillajearen edizio mugatu berria.
Eguzki-hautsak aurpegi bizia eta beltzarana erakusteko, ezpainetako satinatu gorri eta arrosa biziak, eurekin bat datorren azazkal-lakarekin, waterproof arkatza eta TOP3 maskara berria begirada nabarmentzeko.
Parabenorik gabeko eta klinikoki frogatutako kosmetikoak, gure Lurrindegian.
EROSKI Sin Gluten: Cereales, Magdalenas con pepitas, Masa de pizza



EROSKIn lanean aritu gara GLUTENIK GABEKO sorta zabaltzen (2018an merkaturatua), zeliakoen premiei erantzuteko eta, glutenik ez izan arren, ahalik eta testura eta zapore jatorrizko eta gogobetegarriena duten produktuak bilatzeko.
Premia espezifikoak dituzten pertsonei kalitate eta prezio oneko aukerak eskaintzen jarraitzeko ahaleginean, gure sorta zabaldu dugu opilgintza, zereal, pizza-ore, ogi-koxkor, erregañada eta opiltxoetan erreferentzia berriak sartuz. Hemen azalduko dizkizugu aipagarrienak.
Gaur egun 21 erreferentzia ditugu dagoeneko. Produktu guztiek dute Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren (FACE) ziurtagiria. FACE zeliakoen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen erakundea da, eta glutenik gabeko dieta segurua egiten laguntzen du, bere elkartekideek kontsumi ditzaketen produktuak identifikatuz.
Cebolla dulce EROSKI Natur

Eroski Natur tipula gozoa, ontzi berri jasangarriagoan. Plastikorik gabe. Plastikozko sarerik eta graparik gabe. FSC ziurtagiria duten baso jasangarrietatik ateratako kartoian ontziratua. Ingurumen-inpaktua minimizatuz hazitakoak. Uzta bildu ondorengo tratamendurik gabeak.
Zapore suabeko tipula da, testura leuna du eta oso egokia da entsaladetarako; gisatuak ere hobetu egiten ditu, eta labean erreta ere aparta geratzen da.
Tomate Cocktail Romántico EROSKI Natur

COCKTAIL ROMANTICO tomatea. Neurriagatik eta gozotasunagatik aukeratzen dira eta heltze-puntu onenean biltzen dira. Azal fina du, zapore suabe eta aromatikoa, eta oso testura mamitsua. Ingurumen-inpaktua minimizatuz hazi dira. Uzta bildu ondorengo tratamendurik gabeak.
Tortitas y minitortitas de sabores EROSKI

Dastatu dituzu EROSKI opiltxoen zapore berriak? Arto, Cream and Onion, barbakoa eta urdaiazpiko iberikoaren zaporekoak daude. Ezinezkoa da bakarra aukeratzea! Gainera, mini formatuan ere baditugu eta denak GLUTENIK GABEAK. Zein dituzu gustukoenak?
Gelatinas, levadura y flan EROSKI

Ezagutzen al duzu etxean gozogintzako errezetak prestatzeko osagai-sorta berria? EROSKIN marrubi eta limoi zaporeko gelatina berriak, karameluzko budina eta legami-hautsa merkaturatu ditugu. Etxean azkenburukorik onenak egiteko behar duzun guztia. Gainera, produktu berri horiek guztiak GLUTENIK GABEAK dira.
Almendra molida y coco rallado EROSKI

Aurrez aipatutako produktuez gain, erreferentzia berriak ere baditugu, hala nola EROSKI arraspatutako kokoa eta almendra ehoa. Oso egokiak zapore eta gozo ukitua modu naturalean emateko zure azkenburukorik gustukoenei. Gainera, GLUTENIK GABEAK direnez, egokiak dira zeliakoentzat ere.
Crema hidratante para pies belle

Belle krema berriak erabat hidratatu eta elikatzen ditu oin lehor eta lakarrak, ondorioz, erraz sendatzen dira oinak eta azala berriro leuntzen da, karité-gurinaren, almendra gozoen olioaren, urearen eta aloe veraren eraginari esker. Oso ona da egunero erabiltzeko, testura arina duenez eta erraz xurgatzen denez oso atsegina baita emateko. Produktu honek 24 ordu arteko hidratazioa eskaintzen du.
- Dermatologikoki testatua
- Parabenorik gabea
Crema reparadora para pies belle

Gure krema konpontzaileak hidratatu, suspertu eta arindu egiten ditu azal oso lehor eta zartatuak, gune lakarrak goxatzen ditu eta azalari elastikotasuna eta sendotasuna ematen dizkio, karité-gurinaren eta urearen propietate emolienteei eta nutritiboei esker. Alantoinak eta bisabololak aurrea hartzen diote deshidratazioari, azala suspertzen dute eta tenkatasun sentsazioa txikitzen dute. 48 ordu arteko hidratazioa.
- Dermatologikoki testatua
- Parabenorik gabea
Polvos desodorantes para pies belle

Izpiliku eta arroz estraktudun hauts desodorante berriak ditugu, izerdiari eta usain txarrari aurre egiteko eta bakterio eragileen jarduera neutralizatzeko. Gehiegizko hezetasuna xurgatzen dute eta hezetasuna xurgatzen dute eta sentsazio atsegina ematen diete oinei. Desodorantearen efektuak egun osoan irauten du. Oinetakoen barruan ere erabili daiteke. Osagaien % 94 jatorri naturalekoa da.
- Dermatologikoki testatua
- Parabenorik gabea
Mini galletas de Espelta y Quinoa

Gustatzen zaizkizu espelta eta kinoa? Bururatzen al zaizu gosari edo zizka-mizka goxo, erakargarri eta, aldi berean, osasuntsurik? Espelta eta kinoaz egindako mini galleta berriak ditugu. Erantsitako azukrerik eta palma-oliorik gabe.
Chocolate 70% cacao cortezas de Naranja EROSKI SELEQTIA

EROSKI SELEQTIA txokolate beltza, konfitatutako laranja azalarekin. % 70 kakao du, eta baita goreneko kalitatea bermatzen duen Basque Culinary Center zigilua ere. Dastatu kakaoaren zapore handia konfitatutako laranja ukitu gozoarekin, oreka ezin hobea baita.
Chocolate negro sin azúcares añadidos con trocitos de almendra

EROSKI txokolate beltza, azukre erantsirik gabe eta almendra zatitxoekin. % 50 kakao du. Almendra duten txokolate barietateak dira gustukoenak, eta orain azukre erantsirik gabea ere badugu.
Chocolate con leche EROSKI con almendras enteras

EROSKI esnedun txokolatea % 25 almendra OSOEKIN. Zeliakoentzat egokia (glutenik gabea). Denei ez zaie gustatzen txokolate beltza; beraz, gure markako txokolaterik gustukoenetako bati txokolate beltza kendu eta esneduna jarri diogu. Eta almendra osoak ere baditu.
Yogur líquido melocotón y maracuyá

Mertxika Marakuia zaporeko EROSKI jogurt likidoa da gure markako jogurt likidoen familian sartu den azken produktua. Zapore berri hau, exotikoagoa, betiko jogurtetatik harago doa, eta aparteko zaporea eskaintzen dio bezeroari, fruta-nahasketa zoragarriari esker, gosarietan edo meriendetan gozatu ahal dezan.
Jogurt hau, gainerakoak bezala, estatuan ekoizten da, bertako esnearekin. Koipe gutxikoa da, esne gaingabetuz eginda baitago, eta egokia da zeliakoentzat. Horrez gain, proteina-iturri zoragarria da.
Sucralosa líquida 0% calorías

Zer da sukralosa eta zerk bereizten du azukretik?
Sukralosa kanabera-azukrearekin egiten da; beraz, haren zaporea da azukrearen antzekoena. Gure gorputzak ez du digeritzen kontsumitzen dugun sukralosa gehiena, aitzitik, kanporatu egiten du, azukrea ez bezala, gorputzak azukrea digeritu eta xurgatu egiten baitu. Hori dela eta, sukralosa-errazioak ez du kaloriarik.
Edulkoratzaile batzuek hainbat zapore sekundario dituzte (adibidez, steviak erregalizaren zapore-ondokoa du); sukralosak, aldiz, bere gozotasuna eta zaporea mantentzen ditu biltegiratze-aldi osoan, zapore txarrik garatu gabe.
Informazio zuzena. Azukrearekin duen alde nagusia kaloriarik ez izatea da. Sukralosa egunero hartzeak ez du inolako eraginik diabetesa duten pertsonen odoleko glukosan. Horregatik, aukera seguruena da azukrearen kontsumoa murriztu nahi dutenentzat.
Azukrea bezain gozoa al da?
Sukralosa azukrea baino 600 aldiz gozoagoa da. Hori dela eta, nahikoa da kopuru txiki bat azukrearen gozotasun-maila bera lortzeko.
Askoz kopuru txikiagoa kontsumitzen da, eta askoz gehiago gozatzen du. “Gehiago gozatzen duen produktu bat gutxiago kontsumitu”
Ba al zenekien…?
Sukralosa egonkor mantentzen da berotan; beraz, sukaldaritza- eta gozogintza-errezetetan erabil dezakezu.
Azukrearen ordezko gisa erabil daiteke errezeta askotan gozatzeko gaitasuna galdu gabe, baita tenperatura altuetan ere.
Pan EROSKI Natur

EROSKI Natur ogia inolako gehigarririk gabe eginda dago. Zapore bizia, usaina eta baserriko itxurako azal kurruskaria dira haren bereizgarriak. Hartzidura luzeei eta astiro egiteko moduari esker, gehiago irauten du ogiak. Ogi hau egiteko “Label Rouge” zigilua duten gari-irinak erabiltzen ditugu; horrek esan nahi du ingurumena errespetatzen duten nekazaritza-jardunbideak erabili direla irinak lortzeko.
Osagaiak:
– Ziurtagiria duten irin frantsesak, ogia egiteko kalitate handikoak
– Biltegiratzean ez da tratamendu pestizidarik erabili (trazabilitate bermatua)
– Hartzidura luzeak
– Azal apur bat irineztatua
– Gehigarririk gabe
Prozesuak eta elaborazioak:
Oso ore hidratatuarekin egina, produktuari iraunkortasun luzeagoa emateko
Abiadura txikian oratuak, denbora luzez.
Ore iragazgaitza
Pausagune luzeak bolan
Oholean eskuz jarria, orea hobeto tratatzeko
Erradiazio-labean egosiak.
Emaitza:
Kontserbazio luzeko produktua, baserriko ogiaren itxura, azal kurruskaria eta zapore eta usain biziak, hidratazio handiari esker. Mamitsuagoa, abaraskatuagoa eta elastikoagoa, usain eta zapore zoragarriekin. Ogia egiteko metodo tradizionala erabiltzen denez, ogiak luzeago irauten du.
Crema de fijación flexible belle

Hasi 2020a zure ileari probetxurik handiena ateraz. Probatu duzu belle finkatze malguko gure krema berria? Krema honekin osatu dugu sorta, beste modu bateko finkatzea eskainiz: indartsua, oso indartsua, bustia eta orain malgua estreinatuko dugu.
Krema berri honekin oreka bikaina lortu dezakegu, ile malgua izango duzun arren, oso finkatuta egongo da eta argitasun handia izango du. Orain zure ilea nahi bezala moldatu trinkotu gabe eta askoz testura erosoagoa izan dezakezu, tupeak eta izur naturalak nabarmentzeko, akabera malgua duelako.
Era berean, kremaren ehundurari esker erraz eman daiteke eta ez du zure ilea koipetzen eta trinkotzen, askoz higienikoagoa eta erosoagoa da zure eskuetarako. Gure finkatzaile berriarekin mate efektu ikusgarria lortu dezakezu, iraupen luzeko akabera naturalaz gain.
Krema leuna da, finkatze malgukoa eta argizarien ordez erabiltzeko aukera bikaina.
- Parabenorik gabea
- Dermatologikoki testatua
Champú sin sulfatos belle

Sulfatorik gabeko belle xanpua aparta da mota guztietako ileak garbitzeko, ilearen zuntza errespetatzen duten eragile garbitzaile leunak baititu. Xanpu honek oso ongi indartzen du ilea, leun eta zeta-antzekoa utziz.
Askotan tratamendu oldarkorrak jasaten ditu gure ileak, izan ere, lisatu, tindatu… egiten dugu. Xanpu hau oso egokia da tindatutako ilea garbitzeko, oso zigortutako ilea edo ile delikatua badugu ere.