Iraunkortasuna

Helburura CO2 Neutraltasuna 2050ean

Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa egunero urratsak emanez aurrera egiten dugun bide bat da, amaierarik ez duena, beti egongo baita zer hobetu jasangarritasunaren arloan.

Horren erakusgarri ona da 2021eko ekainean Espainian elikagaien banaketarako lehen katea izan ginela Europar Batasuneko Marketin eta Elikadura Negozioetarako Jokabide Arduratsuaren Kodearekin bat egin eta 2050ean berotegi-efektuko gasen zero isurketa netoak lortzeko konpromisoa hartu genuenean. Hau da, epemuga hori baino lehen CO2 konpainia neutroa izatea.

Horrela, aurrera egiten jarraitzen dugu klima-aldaketaren aurka borrokatzeko dugun konpromisoan.

2017tik karbono-aztarna % 39 baino gehiago murriztu dugu, eta horrek urtean 165.980 tona CO2 isurtzea ekidin du. Gutxi gorabehera, Espainian 88.000 auto baino gehiago 10.000 km ibiltzean isurtzen dutenaren baliokidea da hori.

Horretarako, gure jarduerak ingurumenean eragina duen balio-katearen fase guztietan jardutea eskatzen duten ekintza batzuk burutu ditugu.

 

Logistika berdeago baterantz goaz:

Gure lehen banaketa-kamioi % 100 elektrikoarekin, Kantauri isurialdeko lehenarekin.

Apirilaren amaieraz geroztik, jarri zen martxan Iruñean, ohiko ibilgailuen antzeko kanpo-dimentsioekin eta karga-ahalmenarekin, baina energia berdeak bultzatuta; beraz, 0 CO2 emisio eragiten ditu.

Fabrikatzaile eta Banatzaileen Elkarteak (AECOC) bigarren Lean & Green Izarra eman digu, 2021eko ekitaldian logistika eta garraio prozesuetan CO2 isuriak % 30 baino gehiago murrizteko helburua lortzeagatik, ekimenak ezarritako epea baino urtebete lehenago. Zehazki, EROSKIk % 32,14 murriztu ditu isuriak, 2015. urtearekin alderatuz.

Urtero, 48 milioi palet eta logistika-bilgarri berrerabiltzen ditugu.

 

Denda ekoefizienteak:

2021ean denden energia-kontsumoa % 7 murriztu zen, eta ur-kontsumoa, berriz, % 3.

2019an tiket digitala funtzionatzen hasi zenean EROSKI aplikazioan, paper-kontsumoa % 25 murriztu da.

 

Eco Diseño proiektua:

2025erako erabilera bakarreko plastiko tonak % 20 murriztu nahi ditugu. EROSKI markako ontzien ekodiseinu-proiektuaren helburu nagusiak hauek dira: marka propioko produktuen % 100 birziklagarriak izatea, gehiegizko ontziratzea eta erabilitako material-kopurua murriztea eta ingurumena gehiago errespetatzen duten materialak erabiltzea sustatzea.

Ekodiseinatutako EROSKI markako 200 produktu baino gehiago ditugu dagoeneko, eta gure dendetan fruta eta barazki gehiago saldu ditugu soltean.

Gainera, erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu ditugu gure kaxetan eta produktu freskoen sailetan, eta horien ordez konpostagarriak, paperezkoak edo material birziklatuz egindakoak jarri ditugu, eta mostradoreetan soltean erosteko berrerabil daitezkeen sareak eta tupperak erabiltzea sustatu dugu.

 

Ingurumen-etiketatzea: Planet Score, aurrera egiten laguntzen digun etiketa

Elikagai jasangarriagoen kontsumoa eta ekoizpena sustatzen laguntzeko urratsak ematen hasi nahi dugu. Horregatik, EROSKIn proaktiboak eta aitzindariak gara banaketa nazionalean gure dendetan EROSKI markako produktu-multzo baten ingurumen-inpaktua jakinarazten, eta, oraingoz, ingurumen-etiketetako bat aukeratu dugu, Planet-Score, horretarako.

Planet-Scorek, produktuak ingurumen-arloan kalifikatzeko sistemetako batek, produktuaren bizi-zikloa aztertzen du, hainbat adierazletan oinarrituta. Emaitza puntuazio orokor batekin (Atik E-rako eskala batean) eta hiru adierazle banakaturekin (plagiziden erabilera, biodibertsitatean eta kliman duen eragina) aurkezten da, puntuazio orokor hori lortzen laguntzeko. Gainera, animalien ongizateari buruzko informazioa ere badu (produktuak animalia-jatorriko osagaiak dituen adierazten da).

Horrela, kategoria bereko produktuak alderatu ahal izango ditugu, eta arduraz erosi!

Zero hondakin eta hondakinen kudeaketa zirkularra:

Hondakinen kudeaketa zirkularrean lanean jarraitzen dugu.

Urtero 5.600 tona oinarrizko elikagai eta produktu ematen dizkiegu behar handiena duten gizarte-taldeei.

Eta 6.700 tona hondakin organiko pentsuak, irinak eta animalia-olioak egiteko lehengai gisa erabiliak izateko.

Urtero 30.300 tona hondakin ez-organiko birziklatzen ditugu (papera, plastikoak…)

Eta zero hondakinen alde ere egiten dugu, iraungitze-data hurbil duten elikagaien kontsumoa sustatuz, deskontu erakargarriak eginez lehen eta bigarren unitatean.

 

Ekoizpen lokalagoa eta ingurumenarekin errespetuzkoa:

Tokiko 2.000 ekoizle baino gehiagorekin egiten dugu lan, eta 1.600 produktu ekologiko baino gehiago ditugu gure gaman. Arrandegiko erakusmahaiak MSC eta GGN ziurtagiridun arraina soltean saltzeko ziurtatuta dituen txikizkako banatzaile bakarra gara Espainian.

 

Jasangarritasunarekin konprometituta, gure bidea jarraitzen dugu, zurekin batera.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
414965