Zein ondo egiten digun geure burua zaintzeko une bat aurkitzeak! Presak alde batera utzi eta bainu lasaigarri batez gozatu… Horregatik, gure dendetan, zure senide eta adiskideak gozatzen jarriko dituzten hainbat opari-saski aurkituko dituzu. Saskietan, gelak, kremak eta perfume pertsonalak daude, etxean bertan edertasun-erritual paregabea sortzeko.
belle NATURAL SASKIA:
Funtsezkoak neguan azala zaindu eta babesteko. Gure marka honetako produktuak ezagutzen dituzu dagoeneko? Zure azala eta natura errespetatzen duen kosmetika natural egiaztatua. Produktuak dermatologikoki frogatuta daude eta beganoentzako formula egokiak dituzte.
Oil Elixir belle NATURAL: Funtzio anitzeko benetako altxorra, serumaren ordez erabil dezakezuna zure aurpegiko kremarik gogokoenarekin batera, bere efektuak biderkatzeko eta indartzeko. Gaueko aurpegi, lepo eta bularrerako tratamendu gisa edo txoke-tratamendu gisa erabil daiteke oso hidratazio-maila baxuko guneetarako: sudurreko hegalak, kokotsa, masailak, erroitzez betetako ezpainak, etab. Zeta-antzeko ukimena duen olio ez koipetsua.
belle NATURAL mizela-ur garbitzailea: % 99 jatorri naturaleko osagaiak. Osagai guztien % 6,1 nekazaritza ekologikotik lortu dira.
belle NATURAL adinaren aurkako begi-ingurua. % 99,6 jatorri naturaleko osagaiak. Oftalmologikoki frogatuta.
belle NATURAL eskuetako krema. % 99,5 jatorri naturaleko osagaiak. Osagai guztien % 13,3 nekazaritza ekologikotik lortu dira.

SENSES&BEAUTY belle SASKIA nezeser batekin:
Mousse Oriental Secrets belle bainurako gela: Garbitu zure azala leunki bere aparraren testura suabeari eta inguratzaileari esker. Azalari nutrizioa eta elastikotasuna ematen dizkion argan-olioarekin. Bainuaren ostean, gozatu ipuru-olio esentzialaren usain lasaigarriarekin apur bat perfumatutako zeta-antzeko azala izatearen benetako plazeraz. Dermatologikoki frogatuta. Parabenorik gabe.
Erabilera anitzeko belle KREMA: S.O.S Krema zure gorputz osoa hidratatzeko, burutik oinetaraino! Karité gurina, niazinamida (B3 bitamina), glizerina begetala eta E bitamina dituenez, sakonki hidratatzen du aurpegi, gorputz eta eskuetako azala, baita ile lehorraren puntak ere. Zure nezeserreko erabilera anitzeko konponbidea, zure poltsan beti eskura eramateko ezin hobea. Dermatologikoki frogatuta. Parabenorik gabe.
Glizerinako belle xaboi-pastilla: Modu tradizionalean egindako xaboia, % 100ean begetala den koko-olioarekin eta glizerina begetalarekin. Azken hori ezaguna da propietate hidratatzaileak izateagatik eta eskuak leun eta babestuta mantentzen laguntzen du. Animalia-jatorriko osagairik, olio sintetikorik, kontserbagarririk eta sulfatorik gabe. Dermatologikoki frogatuta. Parabenorik gabe. Formula egokia beganoentzat.
Eau de Toilette Elixir Fresh Vainilla belle: Sedukzio freskoa eta ongizate- eta erosotasun-kutsua…mmm…zer gehiago behar da zentzumenak mimatzeko? Fresh Vainilla, beti zurekin eramango duzun ukitu exotikoa eta sentsuala. Dermatologikoki frogatuta. Parabenorik gabe. Formula egokia beganoentzat.

DOVE SASKI ESKLUSIBOA
Zure azalerako erritual osoa. Xaboi-pastilla, nutrizio biziko gela, azal lehorrentzako body milk lozioa, krema intentsiboa, roll-on desodorantea eta oparitan nezeser bat eta miniaturazko desodorante bat ditu, bidaiatzeko edo poltsan eramateko bikaina. Azkar xurgatzen diren testurak.

NIVEA SASKI ESKLUSIBOA
Zure funtsezko edertasun-produktuen hautaketa bat, Eguberri hauetan azal ederra izateko. Aurkitu hidratazio bizi baterako beharrezko produktuak; aurpegirako krema hidratatzailea, zimurren aurkako aurpegirako maskara bat, gorputzerako krema hidratatzailea, Aloe Vera daukan eskuetako krema eta koko eta aloeko ezpainetako baltsamo bat. Horrez gain, orrazi bat oparituko dizugu.

AXE SASKI ESKLUSIBOA
Markaren produkturik ezagunenak, Axeren Dark Temptation gamaren txokolatezko usain nabariarekin, orain inoiz baino biziagoa dena. Gama bereko gela, desodorantea eta kolonia ditu eta aukera hau balia dezakezu miniaturazko Axe Ice Chill produktua eta nezeser bat eramateko oparitan.

VICTORIO Y LUCCHINO: Sortu une bakoitzerako perfume berezi bat. Jolastu lore-bildumako Aguas de Victorio & Lucchino Nº3 Iris Luminoso perfumearen freskotasunarekin eta lortu usain are biziagoa Vainilla seductora de Aguas de Victorio & Lucchino Nº10 perfumearekin nahastuz.

REBEL CARPE DIEM – Gizonezkoa: Perfume beroa, erakargarria eta dotorea; hasieran, harrigarria den usain freskoa eta zitrikoa dauka, gero gozo bihurtzen dena, baina larruaren azkenengo ukitu hori ematen dion kutsu eder eta formal batekin. 100 ml eta 30 ml-ko formatuetako perfumeak barne hartzen ditu, bidaiatzeko ezin hobeak.
