EROSKI lehen banatzailea da, akuikulturako GLOBAL GAP ziurtagiriak zaintza-katearen gainean egiten duen ikuskaritza gainditu duena; horrek bermatzen du arrandegian saltzen diren espezieak —era horretan hazitakoak— bide seguruak eta iraunkorrak erabiliz ekoitzi dituztela. Hala, hemendik aurrera, bere dendetako 361 arrandegitan salduko ditu urraburua, arrano-berrugeta, lupia eta erreboiloa GGN ziurtagiriarekin.
“EROSKIk konpromisoa du elikadura eredu iraunkor baten alde egiteko, eta pauso bat eman du, kontsumitzaileari era osasungarriagoan eta arduratsuagoan elikatzeko aukera berriak eskainita”, esan du EROSKIko Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak. “Nazioarteko ziurtagiri hori berme bat da gure bezeroentzat, erakusten baitu zigilu hori duen arrain freskoa akuikultura iraunkorretik datorrela”.
GLOBAL GAP zigiluaren eskakizunetan, hor dira, besteren artean, ingurumen eraginaren analisiak, elikagaien kaltegabetasun kontrolak, uraren kalitate kontrolak, trazabilitate kontrolak eta emariaren erabilera egokia. Era berean, pentsu kontsumo egokia ziurtatzen du, eta horri esker hobeto zainduta dago itsas hondoa, eta hobeto aprobetxatzen da arrantzaren baliabidea; ihesbideak kontrolatuta, berriz, espezie inbaditzaileen ugalkortasuna mugatzen da; animalien ongizaterako neurriak jartzen dira; lan baldintza egokiak bermatzen dira, eta besteren artean kalitatea kudeatzeko sistema ezartzen dira. Hala, EROSKIk indartu egin du bere lidergoa freskoen eta elikagai arduratsuagoen salmentan, hori baita elikadura