Esnekien anoa bat beti da 125 gramoko bi basotxo jogurtaren edo 250 gramo jogurtaren baliokidea?
Hala da, esnekien taldeko anoa bat (eta gomendagarria da egunean horietako 1 eta 3 bitartean hartzea) bi unitate estandarren edo 125 gramoko bi basotxo jogurtaren baliokidea da. Hala ere, jogurt baten etxeko anoa hartzen da erreferentziatzat, normalean.
Fruta zatidunak jaten baditut, fruta ale oso bat jatea bezala da?
Ez, inondik inora. Fruta anoa bat, gutxienez, 100-125 gramo dira. Fruta zatidunen artean, fruta gehien duenak ez du 20 gramo fruta baino gehiago izango; beraz, 8 jogurt jan behar genituzke fruta ale oso bat osatzeko (teorikoki). Askotan, gainera, “fruta zatidun” jogurt horiek gehitutako azukreak izaten dituzte, eta ez dira nahasi behar zaporedun jogurtekin; horiek ez baitute batere frutarik, baizik eta zapore-emaileez lortutako zapore jakin bat, koloratzaileak eta gehitutako azukreak edo gozotzaileak. Hauxe izaten da aukerarik hoberena: jogurt naturalak erostea eta guk geuk fruta freskoa gehitzea.
Fruta gutxiago jaten dugu jogurt gehiago jaten ditugulako?
Baliteke esnekiak hartzeagatik, neurri batean, fruta gutxiago jatea; izan ere, haur askok ez dute postrerako fruta freskorik jaten, baina esneki bat, bai. Kontua da jogurta bezain gomendagarriak ez diren beste elikagai asko jaten direla frutaren ordez: opilak, gailetak, aperitibo eta zizka-mizka gaziak, gozokiak, litxarreriak, freskagarriak, etab. Eguneko otordu guztietan zehar, arazorik gabe har ditzakegu gutxienez behar diren 3 anoa fruta horiek eta 2 anoa esneki. Are gehiago, bi taldeak errezeta berean erabiliz, errazagoa izan daiteke horiek hartzea, adibidez: marrubi- eta esne-irabiakia, jogurta edo mamia frutarekin, kiwi- edo aguakate-txigorkia gaztarekin…
Jogurtak iraugitzen dira ala ez?
Espainiako agintariek jogurtari buruzko errege-dekretua aldatu zuten eta jogurten iraungitze-data agertzeko betebeharra kendu zuten. Produktuaren balio bizitza adieraz daiteke kontsumo lehenetsirako datan Beraz, data horren ondotik eta egun batzuez har daiteke jogurta, osasunerako arriskurik gabe, ekoizteko erabili zen esnea pasteurizatuta dagoelako. Egunek aurrera egin ahala, bakterioek jogurtak daukan azukre kantitate handigoa kontsumitzen dute eta, hala, saminagoa izaten da. Garrantzitsua da jakitea “iraungitze-data”ren eta “kontsumo lehentsia”ren arteko aldeak zein diren.