Iraunkortasuna

Kafe-kapsulak birziklatzeko gure proiektua hedatzera goaz

Kontsumo-patroi jasangarriagoak eskaintzeko konpromisoarekin jarraitzen dugunez, gure saltoki guztietara (2020ko udara arte) pixkanaka hedatu nahi dugu kafe-kapsulak jasotzeko gure proiektu aitzindaria.

Iaz jarri genuen martxan proiektu pilotu hau Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Balear Uharteetako saltokietan eta bezeroek kafe-kapsulak birziklatu ahal izateko saltokietan identifikatuta berariazko edukiontziak jarri zituen Espainiako lehenengo elikadura-katea izan ginen. Lehenengo esperientzia honetan hamar tona kafe-kapsula baino gehiago jaso dira dagoeneko.

Birziklatzeko proiektu hau PLS POOLING baimendutako kudeatzailearekin lankidetzan egin da eta honek jasotzen ditu kapsula guztiak tratatzeko eta birziklatzeko. Perretxiko eta onddoen substraturako eta beste konpost batzuetarako ongarri bihurtzen da kapsuletako kafea eta plastikoa eta aluminioa birziklatu eta urtu egiten dira ontzi berriak egiteko. Prozesua amaitzen denean, PLS POOLINGek eramandako eta birziklatutako kapsulen kudeaketari buruzko ziurtagiri bat ematen du hilero; ziurtagiri horretan karbono-aztarnaren kalkulua eta horri esker saihestutako isurketak egoten dira.

EROSKIn ingurumenarekiko errespetuz jarduteko konpromisoa dugu, eta horretarako, hainbat ekimen garatzen ditugu gure jarduerak ingurunean duen eragina txikienera murrizteko. Baliabideen erabilera jasangarria, ingurumen-aztarnaren murrizketa, ekonomia zirkularraren sustapena, klima-aldaketaren prebentzioa, biodibertsitatearen defentsa… saihestu ezin diren beharrak dira eta Osasun eta Jasangarritasun alorreko gure Konpromisoetan daude. Kafe-kapsulak birziklatu ahal izateko edukiontzien ekimen hau ere hor kokatzen da.

Ekimen horrekin aurrea hartu diegu Nafarroa eta Balearretako autonomia-erkidegoetako araudiei, izan ere, 2020an eta 2021ean, hurrenez hurren, kapsulak saltzea galaraziko dute, konpostagarriak edo erraz birziklatzeko modukoak ez badira mekanikoki edo organikoki.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
300771