Ingurumen-inpaktua murriztekoezinbestekoa da fase guztietan esku hartzea, jatorritik hasita familian ere. Egunero kontsumitzen dituzun produktu hauek egiten duten ibilbidearen barruan, aldea markatzeko toki bat supermerkatua da.
Kafe-kapsulak birziklatzen aitzindariak
Kafe-kapsulek aluminioa, plastikoa eta hondakin organikoak dituzte eta horregatik dira
birziklatzeko zailak. Lana errazte aldera, EROSKIn, ontzi horientzako
kontainerrak jartzen ari gara. Dosi bakarreko kafe-kapsulek merkatua goitik behera aldatu dute, baina haien osaerak –aluminioa, plastikoa eta hondakin organikoak– bilketa eta birziklapena oztopatzen dituzte.
Kontsumo arduratsua errazteko gure konpromisoari jarraikiz,
supermerkatuetako eta hipermerkatuetako sarreran kapsulak birziklatzeko kontainerrak jarriko ditugu,bilketa-puntuak instalatzen dituen lehenbiziko banaketa-enpresa izango garelarik. Horrela, autonomia-erkidegoen arautegiari aurrea hartuko diogu,
Balear Uharteenari kasu. Arautegiaren arabera, 2021ean ontzi horiek birziklatzeko sistema bat eduki beharko da nahitaez.
Ekimen honen bidez kapsularen lehengaien % 100 berreskuratzea eta ekonomia zirkularra sustatzea espero dugu. Kafea eta kapsula biodegradagarriak ongarri bihurtuko dira eta plastikoa eta aluminioa urtu egingo dira ontzi berriak sortzeko.
Alderantzizko logistika-prozesua diseinatu dugu. Modu horretan, supermerkatura produktuak ekartzen dituen kamioi berak eramango ditu bertan jasotzen diren kafe-kapsulak, karbono-aztarna murriztuaz. Ontziak instalazio logistiko batera eramango dira, haien tratamendu eta birziklapenerako.
Horrez gain, EROSKIn birziklapena sustatzen jarraitzen dugu eta ia 4000 tona paper eta plastiko birziklatu ditugula esan dezakegu. Era berean, 5000 tona hondakin organikorekin animalientzako jana egin dugu.
Birziklapena sustatzen jarraitzeko konpromisoari jarraikiz, 2000 hondakin tona baino gehiago bildu ditugu. Hondakinen birziklapena errazten dugu (pilak, luminariak, etab.) eta kafe- eta te-kapsulak birziklatzeko ekimen aurrendaria jarri dugu martxan. Ildo horretatik, berezko markako produktuen birziklapenari buruz informazioa dugu zuretzat.
Alderantzizko logistika erabiltzen dugu kartoizko eta plastikozko hondakinak eta hondakin organikoak biltzeko, eta, gero, birziklatu egiten ditugu. Prozesu horiek sustatzen ditugu bai dendetan bai plataforma eta enpresa hornitzaileetan, hondakinen erabilpen eta birziklapen zuzena egiteko.