Oilaskoaren haragia sukalde guztietako izarra da, eta proteinak, mineralak eta bitaminak bezalako mantenugaien kopuru handia dauka.
Oilasko-haragi deitzen zaio “Gallus gallus” oilasko-barietatetik datozen ehunei. Hegazti galinazeoen espezie honek prezio ekonomikoa dauka, eta prestatzeko aukera ugari ematen ditu. Horregatik, oso jaki ohikoa da sukalde guztietan. Haren nutrizio-ezaugarriek eta ezaugarri organoleptikoek elikagai izar bilakatu dute etxeetan eta jatetxeetan.
Iraganean, oilasko-haragia egun berezietarako gordetzen zen, eta haren prezioa ez zegoen guztion eskura. Alabaina, 2000. urtetik, haren kontsumoak hazkuntza etengabea izan du. Oilaskoak hazten dituen hegazti-industriak dinamismo handia dauka. Gaur egun, munduan bi milioi tona inguru ekoizten dira, triparik gabeko oilaskoen kasuan, eta, beraz, % 77 igo da azken hamar urteotan. Iraganean, oilaskoak bihiekin elikatzen ziren, eta ekoizleek baserrietan erdi-aske hazten zituzten, beste animalia batzuekin batera. Egun, modu intentsiboan hazten dira, errendimendu altuagoak lortzeko eta eskaria arrazoizko prezioetan asetzeko. Ekoizpen mota horri abeltzaintza intentsibo industrializatu deitzen zaio, eta eremu geografiko desberdinetan erraz eta azkar ezar daitekeen hazkuntza-eredu bat da.
Oilasko motak
Hazkuntzako oilaskoak 20 asterekin eta bat eta hiru kilo bitarteko pisuarekin hiltzen dira, gutxi gorabehera. Oilasko-haragi moten artean, hainbat azpimarra daitezke, sexuaren eta adinaren arabera.
- Txitategiko edo landako oilaskoa. Guztietan txikiena da, eta haragirik zaporetsuena dauka, elikadura anitza jasotzen duenean, betiere. Hori bai, haragia pixka bat gogorragoa da.
- Oilasko pikantoia. Hilabeteko adinaren hiltzen da, eta 500 gramo pisatzera irits daiteke. Haragi hori egokia da parrillan egiteko, eta samurra eta zapore leunekoa da.
- Abeltegiko oilaskoa. Ohikoena eta ekonomikoena da. Hegazti horiek pentsua baino ez dute jaten, oso azkar hazten dira, eta gutxi mugitzen dira, bizi diren espazioaren ezaugarrien ondorioz.
- Arrautzarik jarri ez duen eme gaztea da. Zikiratuta eta gainelikatuta dago, eta hiru kilora irits daiteke. Sei edo zortzi hilabeterekin hiltzen da, eta haragi samurra eta oso zaporetsua dauka.
- Ar gazteak dira, eta zikiratuta eta gainelikatuta daude. Lau kilora irits daitezke, hil aurretik. Haragiak koipea du tartekatuta, eta horrek aroma eta samurtasun zehatzak ematen dizkio. Tradizioz Gabonetan bete ohi den oilaskoa da.
- Oilasko tomateroa. Pisu gutxi izan ohi du, 500 gramo eta kilo bat bitartean, eta tomate freskoekin elikatzen da. Zapore berezia dauka, suabe eta irmo artean.
- Arrautzak jartzeko gaitasuna agortzen duenean hiltzen den eme heldua da. Oilaskoak baino koipe gehiago dauka, eta saldak edo erregosiak egiteko egokia da. Haragia gogorra, haritsua eta zapore bizikoa da.
Oilaskoaren nutrizio-kalitatea
Oilasko-haragia merkatuko osasungarrienetako bat da. Mantenugai-dentsitate handia duen jaki bat da. Ura da oilasko-haragiaren osagai nagusiena (guztizkoaren % 70-75). Proteinek % 20-22 hartzen dute, eta, azkenik, koipeak % 3 eta % 10 bitartean. Haren konposizioan beste mantenugai batzuen kopuru handiak ere baditu: mineralak (burdina, zinka, magnesioa, selenioa, kobaltoa eta kromoa) eta bitaminak (tiamina, niazina, erretinola eta B6 eta B12 bitaminak).
Haren mantenugai-ekarpen nagusia proteinak dira, nahitaezko aminoazidoen iturri bikaina delako. Gure gorputzak ez ditu aminoazido horiek sintetizatzen, eta dietan hartu behar ditugu. Oilasko-haragiak aminoazido horien % 40 dauka batez beste, eta, horregatik, balio biologiko handiko haragitzat hartzen da.
Oilaskoaren koipe kopurua aldatu egiten da kontsumitzen ari garen zatiaren arabera. Parterik iharrenetan koipearen ehunekoa txikia da. Koipe gehiena azalean dago: ia 48 gramo 100 gramo haragi bakoitzeko. Oilasko batek duen koipeak lotura zuzena dauka animaliak izandako elikadurarekin.
Bitaminei eta mineralei dagokienez, honako hauen iturri bikaina da: burdina, zinka, fosforoa, A bitamina, tiamina, erriboflabina eta B6 eta B12 bitaminak.
Oilaskoaren konposizioa oso osasungarria da, eta haren mantenugaiek gorputzaren ehunak konpontzen laguntzen dute eta nerbio-sistema eta azala babesten dituzte. Halaber, mineral ugari dituenez, hainbat funtzio organiko burutzen laguntzen du, sistema immunologikoari laguntzen dio eta globulu gorrien ekoizpena sustatzen du, besteak beste.
Hitz gutxitan, erraz digeritzen den haragi bat da, eta oso erabilgarria da argaltzeko edo muskulua irabazteko dietak egitean. Kopuru txikitan, jaki hau egokia da azido urikoa duten pertsonentzat, eta azalean izan ezik oro har kolesterol gutxi duenez, dislipemiak dituztenek ere kontsumi dezakete.
Nola prestatu oilasko-haragia
Oilaskoa dugu etxeetan gehien kontsumitzen den haragi mota. Behin haren nutrizio-propietateak zehaztuta, garrantzitsua da azpimarratzea, prestatzeko moduaren arabera, jaki honek mantenugai gehiago ala gutxiago gal ditzakeela. Zenbat eta gehiago egosi, orduan eta mantenugai gehiago galtzen ditu, eta zenbat eta gutxiago egosi (plantxan eginez, adibidez), orduan eta gehiago mantentzen ditu. Hegazti hau modu askotara presta daiteke, oso moldaerraza baita sukaldean. Modurik errazenak eta zaporetsuenak erreta eta plantxan dira. Hala ere, modu askotara egin daiteke. Eskualde geografiko bakoitzean, metodo bat ala beste erabiltzen da.
Labean, plantxan, erreta, egosita, papillote erara, frijituta, gisatuta, mikrouhin-labean, erregosita, grillean, osorik, laurdenka, kubotan, zerrendatan… egin daiteke, egiten duenari bururatzen zaizkion beste modutara, alegia. Edozein plater laguntzeko balio dezake, eta belar aromatikoak ere erabil daitezke, plateren zaporea indartzeko.
Oilaskoaren adinak behar den egosketa mota baldintza dezake. Alerik gazteenak egokiak dira labean egosteko; zaharrenak, berriz, luzeago egosi behar dira haragia biguntzeko, eta, hortaz, gisatu edo erregosi ohi dira. Hegoak eta karkasa saldak egiteko erabili ohi dira, batez ere animali zaharrenenak, zapore biziagoa ematen baitiete.
Eroski NATUR oilaskoa
Gure Eroski NATUR oilaskoa gomendatzen dizugu. Eroski NATUR oilaskoa jatorritik zaintzen da. Baserrikoa da, eta geldiro hazten da, 56 egunez gutxienez. Haren elikadura % 100 begetala da (% 50 gutxienez), eta kolore hori bereizgarria dauka. Eroski NATUR oilaskoak “lehengo” oilaskoak gogora ekartzen dizkiguten haragi zaporetsuagoa eta irmoagoa eta zapore biziagoa dauzka.