Ekilibria

Laranjak sukaldean, zukua baino askoz gehiago

Laranjak gauza askotarako erabili daitezke sukaldaritzan, beren azalari eta barru mamitsuari esker.

Laranja fruta oso ona eta zuku askokoa da eta gehienetan mokadu bat egiteko, azkenburuko gisa eta zukua egiteko erabiltzen da. Baina laranjak osorik edo zukuan hartzeaz gain, beste modu batzuetara ere hartu daitezke. Hainbat errezeta eta plater daude laranjekin, batzuk gaziak eta besteak gozoak. Fruta hau osorik aprobetxatzen da, baita azala ere. Usain eta zapore handia duenez, gero sukaldean erabiliko diren osagaiak eta gozagarriak perfumatzeko erabili daiteke. Artikulu honetan laranjen aukera gastronomikoak eta nutrizionalak aprobetxatzeko ideia batzuk daude.

Gozoak eta freskagarriak, mahaiko frutarik garrantzitsuenetakoak dira laranjak. Jendeak oso gustukoak ditu eta asko kontsumitzen dira, batez ere hilabeterik hotzenetan. C bitamina, flabonoide eta betakaroteno ugari dutenez oso interesgarriak dira osasun kardiobaskularrerako. Ohikoena zukuan edo osorik jatea da, azkenburuko gisa edo mokadu gisa. Baina badira beste aukera batzuk ere, eta azala ere aprobetxatu daiteke.

 

Laranja sukaldean

Laranjak prestatzeko, lehenengo zuritu egin behar dira. Azalaz gain, barruko zuria ere ahalik eta gehien kendu behar zaie, mikatza izaten baita.

Laranja zuritutakoan entsaladetan erabili daiteke, adibidez, tipula eta laranja entsaladan, edo patata, bakailao eta laranja entsaladan, oso konbinazio berezia eta gozoa baita. Ekilibriako errezetetan bada laranjak entsaladetan eta bestelako plateretan erabiltzeko aukerarik.

Krema eta potaje batzuetan ere erabili daitezke laranjak. Ospetsuenetako bat kuia-krema da, laranja-zuku apur bat eta fruta zati batzuekin. Apio eta laranja krema ere oso ona da. Horrelakoetarako, barazkiak eta frutak txikitu egiten dira. Neguko plater goxo hauei ogi-txigorkiak gehituz gero, familiako handi eta txikiak gustura geratuko dira.

Broxetak ere egin daitezke laranjekin, nahiz gozoak nahiz gaziak izan daitezke, hotzak edo epelak, barazkiak, arraina, itsaskiak edo haragia erabili daiteke broxeta horietan. Hau da aukerarik moldakorrenetako bat. Laranja eta itsaski broxetak prestatu daitezke, eta horretarako otarrainxkak edo zigala isats batzuk edo olagarro egosia erabili daitezke, plantxan “buelta eta buelta” eman eta galiziar erara maneatu.

 

Laranja-azala: nola erabili

Laranjak kontsumitzeko moduetako bat, azala hobeto aprobetxatzea da. Azal hau modu batera baino gehiagotara erabili daiteke sukaldean. Oraingo honetan, azala ongi garbituko dugu argizari edo osagai kimikoen hondarrak kentzeko, kolore laranja duen zati hori arraspatu eta ozpin-olioan erabili dezakegu usaina emateko edo zaporea indartzeko, gatzaren osagarria izan daiteke (edo ordezkoa ere bai) eta bestelako belar aromatikoen ordezkoa ere bai.

Azala erabili daiteke gelatinei, bizkotxoei eta pastel-kremei ukitu aromatikoa emateko ere. Gainera, laranja-azal zati bat jarriz gero azukre pote batean, aroma berezia izango du azukre horrek, gozogintzan erabiltzeko edo infusioak eta kafeak modu berezian gozatzeko.

 

Laranjak arrain eta haragiekin

Laranja ongien onartzen duten arrainak bisigua, urraburua edo lupia dira, baina askoz gehiagorekin ere erabili daiteke. Bere azidotasunari esker, laranjak haragi gogorrekin ere erabili daitezke, hala nola ehizako haragiekin, edo zankarroia eta zekorraren edo txerriaren lepoaldearekin. Marinatu batekin eta laranja zukuarekin erabili daiteke (ehizaren kasuan) edo gisatuan bertan, ragutak edo zekor edo txerri frikandoa bada. Laranjak gisatu hauen koipeak neutralizatzen ditu eta haragia biguntzen du.

Beraiek bakarrik ere prestatu daitezke. Laranjak zuritu eta azukre apur bat botatzea nahikoa da, oso gaziak izanez gero, edo bainila zati bat eta mendafin hosto batzuk. 200ºC-an egiten dira 20 minutuz eta aldi horretan beraiei irteten zaien zukua botatzen zaie gainera noizik eta behin. Azukrearen ordez kanela erabiltzea egokia da, azukre gutxiago kontsumitzeko.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
118254