1. OSASUNTSUAK ETA EZIN HOBEAK DIRA FAMILIA OSOARENTZAT
Lekaleek elikadura-balio handia dute, eta landare-jatorriko proteina-, karbohidrato- zuntz-, mineral- eta bitamina-iturri bikainak dira. Zure dietan gehitzeko koktel osasuntsu bat dira, baita errezeta begano eta begetariano askoren osagai nagusia ere. Hamaika modutan jan daitezke, eta onurak ere ugari dituzte:
- Beste elikagai batzuk baino gehiago betetzen dute, zuntz eta proteina asko dutelako.
- Nutriente, azido foliko, kaltzio, fosforo, magnesio, burdina eta zink asko duzte. Koipe gutxi dute, ez dute kolesterolik eta egokiak dira zeliako eta beganoentzat.
- Milaka modutan presta daitezke, eta lekale-platerak erraz eta bizkor prestatzeko hainbat aukera aurkituko dituzu.
Lekaleei buruzko mitoak:
1. Animalia-proteinen kalitatea askoz hobea da. GEZURRA: badira kalitate handiko proteinak dituzten elikagai begetalak, hala nola, soja, txitxirioak, kinoa…
2. Plater berean zerealak eta lekaleak sartu behar ditut, proteina osoagoa lortzeko: GEZURRA: ez da beharrezkoa otordu berean zerealak + lekaleak konbinatzea. Bazkaltzeko lekaleak jan ditzakegu, eta afaltzeko arroza.
3. Lekaleek asko gizentzen dute. GEZURRA: koipe gutxi duten elikagaiak dira, eta nutriente hori da, hain zuzen ere, kaloria gehien duena.
4. Ez da komeni haurtxoei lekaleak ematea, urtebete baino gehiago izan arte. GEZURRA: noiznahi eman dakieke, elikagaiak ematen hasten zaienean. Elikadura osagarriarekin batera. Gomendio gisa, birrindu lekaleak irabiagailu batekin edo sardexka batekin, itotzeko arriskurik ez izateko.