EROSKI

Maiteminezko saskia

Merkatuko 1.000 top produktu baino gehiago

aurrezpenekin maitemindua buka dezazun

 

EROSKIn iaztik ahalegin handia egiten ari gara inflazio altuak erosketa-saskian duen eragina murrizteko. Orain, ahalegin hori areagotzen dugu zure aurrezkia errazten duen kanpaina komertzial berri batekin, gure denda guztietan aurki dezakezun produktu-saski guztiz oso, osasungarri eta askotarikoari esker, prezio oso lehiakorretan.

“Maiteminezko saskiak” 1.000 produktu baino gehiago ditu. %52 egunero edo astero kontsumitzen diren produktuak dira, hala nola esnekiak, barazkiak, frutak, olioa, arroza, pastak, lekaleak, fruitu lehorrak edo arraina. Norberaren eta etxearen zaintzarako produktuen %20 ere barne hartzen du, eta noizean behin gomendatutako kontsumorako produktuekin osatzen da, hala nola galletak, hestebeteak edo txokolatea. Erdiak baino gehiago 2 eurotik beherakoak dira, eta horietatik 200ek ez dute 1 euroko prezioa gainditzen.

Egin duguna produktu horien prezioa doitzea izan da, ezaugarri bereko produktuen artean EROSKIn preziorik baxuena dutela eta merkatuan oso prezio lehiakorra dela berretsiz. Gainera, berrikuspenak egingo ditugu, zure aurrezkia mantentzen dela ziurtatzeko.

“Maiteminezko saskia” osatzen duten produktu guztiak hemen ikus ditzakezu.

“Maiteminezko saskia” aurrezten ere laguntzen dizuten beste ekimen batzuei gehitu behar zaie, hala nola, hamabostean behingo eskaintzak, EROSKI clubeko sustapen esklusiboak eta txartel pertsonalizatuak, Oro txartelaren aurrezki bermatua, Familiak 0·12 Planaren onurak edo sustapen eta deskontu gehien dituzten EROSKI markako produktuen aukera zabala. Hori guztia EROSKIn ahalik eta aurrezki gehien pila dezazun.

EROSKI, zurekin.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
424666