EROSKI

“Miterra txokolate beltz eta almendra barra, gatzarekin, 35g/alea” produktua baztertzea. Miterra”

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) jakinarazi du “esne-proteinak” daudela Miterra markako Txokolate beltz eta Almendra barra 35g/aleaproduktuan, 2021/11/26ko iraungipen-datarekin, eta substantzia hori ez dagoela produktuaren etiketan jasota.

Araudiaren arabera, “esne-proteinak” daudela adierazi behar da produktuaren etiketan, nahitaez adierazi beharreko alergenoa delako.

GARRANTZITSUA: Prebentzio-neurri gisa, esne-proteinekiko alergia edo intolerantzia duten kontsumitzaileek ez dute kontsumitu behar. EROSKItik produktuaren zenbatekoa itzuliko dizugu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deituz edo gure dendetatik pasatuz.

Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

EROSKIn kaltetutako produktuaren unitate guztiak kendu ditugu.

EROSKIn Balear Uharteetako gure dendetan baino ez dugu merkaturatu produktu hori.

Sentitzen dugu eragozpenak sortu badizkizugu.

Edozein kontsulta egiteko, Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri, 944 943 444 telefono-zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 9etatik 22etara.

Eskerrik asko.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
357358