Neguko barazkiak, orburuak edo brokolia bezalakoak, osasunerako propietate onuragarri ugari dauzkate.
Barazki izoztuek urteko edozein unetan kontsumitzeko abantaila dute. Hala ere, elikagai bakoitzaren sasoia zein den eta bere heldutasun-egoera egokia jakitea komeni da. Horrela, ziur egon gaitezke beren bitamina eta mineral guzti-guztiak mantenduko dituela. Kuiatxoa, ilarrak, babak, babarrunak edo piperrak, besteak beste, neguan biltzen diren barazkietako batzuk badira ere, artikulu honetan esan bezala, orburuek, ziazerbek eta zerbek, azaloreak, bruselazek eta brokoliak garrantzi handia dute.
Natura oso jakintsua denez, urtaro bakoitzean gizakiek behar dituzten elikagaiak ematen ditu. Neguan immunitate-sistema babestu behar da, horregatik C bitaminan aberatsak diren frutak eta barazkiak daude. Produktu horiek, gainera, zuntz (heste-flora orekatzen du, eta organismorako onuragarria da) eta potasio (presio arteriala erregulatu eta osasun kardiobaskularra hobetzen du) ugarikoak dira.
Barazki izoztuak freskoak dira; beren heldutasun-egoera egokian bildu ondoren, ahal bezain laster ultraizozten dira. Metodo horri esker, elikagaiak baratzean biltzen diren baldintza berdinetan eta kalitate berarekin heltzen dira mahaira. Ultraizozketako prozesu osoak, barazkiak baratzean biltzen direnetik ontziratzen direnera arte, 24 ordu baino gutxiago irauten ditu; beraz, balio goreneko unean daude. Horrez gain, sasoi kanpo eskura daitezke, guztion eskura baitaude, urte osoan. Kuiatxoa, ilarrak, babak, babarrunak edo piperrak, besteak beste, urtaro honetan biltzen diren barazkietako batzuk dira. Ondoren arretaz aztertuko ditugunak zeregin berezia dute:
Orburuak
Orburua urtarrila eta apirila bitartean biltzen da. Barazki hau aberatsa da zuntzean, potasioan, magnesioan eta fosforoan. Horrez gain, ur-ehuneko handia du eta kaloria gutxi ditu. Orburuen ezaugarria da gordinik —entsaladan, olio eta gatzarekin—, erreta, frijituta edo egosita jan daitezkeela.
Ziazerbak eta zerbak
Barazki hauek neguko hiletan biltzen dira, eta beren izena ezaugarri duten koloreari, berde biziari, zor diote. Kolore berde ilun horrek A probitaminan eta, bereziki, azido folikoan aberatsak direla adierazten du.
Zerbak folato-eduki gehien dituzten barazkietako batzuk dira; folatoek globulu gorrien eta zurien ekoizpenean esku hartzen dute, eta baita immunitate-sistemaren antigorputzen eraketan ere. Horrez gain, zerbek magnesio-, sodio-, iodo-, burdin- eta kaltzio-eduki altua dute. Mineral ugariena potasioa da, nerbio-bulkada igortzeko eta sortzeko, hala nola giharren jarduera normalerako beharrezkoa.
Ziazerbak urte osoan biltzen diren barazkiak badira ere, epe laburrean kontsumitu ez ezik, bere propietateak galtzen dituen barazkia da. Hori dela eta, bertsio izoztua kontsumitzeko modurik onena da, bere mantenugai guztiak ematen direla bermatzen delako. Betakarotenoan eta A probitaminan —begietako gaixotasunen aurka babesten du— aberatsa, inmunitate-sistema sendotzen du. Ehunen eraketarako eta nerbio-sistemarako onuragarri den azido folikoaren eta B9 bitaminaren iturri da.
Brokolia, bruzelasak eta azalorea
Brokolia, bruselazak eta azalorea neguko hiletan presentzia handia duten kruziferoen familiakoak dira. Barazki hauek prestatzean usain bereizgarria dariote, propietate osasungarriak egozten zaizkien azufre-konposatu altuak direla-eta.
Brokolia iraupen laburreko barazkia da, bere mantenugaiak denbora gutxitan galtzen dituelako, beraz, izoztuta erosi eta kontserbatzea da onena. Brokolia zuntzean, C bitaminan, A bitaminan eta niazinan aberatsa da. Horrez gain, potasioa bezalako mineralak dauzka, eta kopuru txikiagoan, kaltzioa, sodioa eta magnesioa. Modu askotan presta daiteke, eta elikagai osasungarrienetariko bat dela esan ohi da.
Azalorea burua bakarrik jaten zaion barazkia da. Bere osagai nagusia ura da; potasio-eduki altua du, eta sodio-kopuru baxua. Hori dela eta, organismotik likidoak kanporatzen laguntzen du. Barazki honek dituen omega 3 gantz-azidoek eta K bitaminek artritisa eta min kronikoa bezalako gaitzak eragiten dituen hantura kronikoa saihesten laguntzen dute.
Bruselazek, familia bereko barazkiekin alderatuta, C bitaminaren iturri altuena dute. Folatoen iturri interesgarria dira eta, proportzio txikiagoan, beta-karotenoena eta B taldeko bitaminakoena ere bai. Mineralen artean, nabarmentzekoa da potasioaren, fosforoaren eta iodoaren presentzia. Horrez gain, zinka, kaltzioa (xurgatze eskasekoa), magnesioa eta sodioa ere badute, baina kopuru apaletan. Zuntz disolbaezin kopuru altua du, eta horrek asetasun-sentsazioa handitu eta heste-igarotzea hobetzen du. Horrez gain, bruselazak azido zitrikoan aberatsak dira; azido zitriko horrek C bitaminaren akzio onuragarria sustatzen du.
Eguneroko dietan bizimodu osasungarri gisa barazkiak txertatu behar direla gizartea kontzientziatzeko helburuarekin, Begetal Izoztuen Espainiako Elkarteak (ASEVEC) Interneten orri bat du, barazki izoztuen mundua sakonean eta zehaztasunez ezagutzeko aukera ematen duena. Orri horretan, honakoak ikus daitezke: barazki izoztuen ekoizpen-prozesua, Espainiako zein gunetan biltzen diren barietate desberdinak, osasun-aholkuak eta baita plater gozo-gozoak egiteko sukaldean eman diezazkieken tratamendu eta erabilera onena ere.