Hona hemen dietan zuntz-kontsumoa gehitzen lagunduko dizuten elikagaietako batzuk:
‐ Bihi osoko zereal gehiago. Zereal finduetan bihiaren kanpoko geruza baztertzen da, eta hain zuzen hortxe dago zuntz gehiena, baina baita proteina, bitamina eta mineral gehienak ere.
o Bihi osoko arrozari puntua hartzea kostatzen zaizu? Aurreko egunean beratzen jartzen baduzu, lekaleak bezala, arroz zuria izango balitz bezala prestatu ahal izango duzu.
‐ Fruta eta barazki gehiago: elikagai horiek dira kantitate eta maiztasun handienean hartu beharreko zuntz-iturriak. Gutxienez, egunean bost errazio hartu behar dira.
o Bururatzen zaizkizun konbinazio guztiak eginez sar ditzakezu dietan: plater nagusi gisa, osagarrietan, entsaladetan, azkenburukoan, zizka-mizketan.
o Ez zukutu edo likidotu, bestela zuntza baztertuko duzu eta.
‐ Lekale gehiago: lekaleak ere zuntzean aberatsak dira eta ez ditugu gomendatu bezain maiz hartzen; hau da, astean hiru eta bost errazio artean, urte osoan zehar.
o Era askotara presta daitezke: entsaladetan, igurzteko moduan (hummusa bezala), salteatuta, labean txigortuta zizka-mizka gisa
‐ Fruitu lehor gehiago: zuntz kopuru nabarmenak dituzte. Egunean eskukada on bat kontsumitzeak gure dietako zuntza gehituko du, eta zizka-mizka osasungarria jateko aukera ona da.