Neguko hilabeteetan aurkituko dugu aza gorria merkatuetan.
Karbohidrato oso gutxi dituenez, oso kaloria gutxi ditu (20-25 kaloria 100 gramo bakoitzeko). Sufre, C bitamina eta azido zitriko ugari ditu, bitamina horren eragin onuragarriak sustatzen dituena. Halaber, zuntz-ekarpen (zelulosa) nabarmena duenez, propietate lasaigarriak ere baditu.
Haren konposizioari esker, antioxidatzaile-iturri bikaina da: antozianinak (horiek ematen diote kolore gorrixka edo morea), beta-karotenoak edo A probitamina, C bitamina eta sufre-konposatuak.
Freskoa dagoela jakingo dugu, trinko-trinko badago eta kolore gorrixka edo more bizi bereizgarri hori mantentzen badu.