Ekilibria

Oilasko-bularkia egiteko gomendioak

Egin aurretik marinatuz gero, gozoagoak izango dira eta haragiak zapore berezia izango du, marinatzeko erabilitako osagaiak bezain anitza.

Oro har, oilasko-bularkia labean osorik egiten da. Horretarako, bi zatiak bereizten dira, bularrezurrean luzeran ebaki bat egin eta irekitakoan oliba-olioz igurtzi, gatza bota, piperrauts mota bat baino gehiago ere bai eta labean egiten da.

Bularkia aurrez marinatzeko aukera ere badago. Erraz eta goxo marinatu daiteke oliba-olioa, limoi-zukua eta laranja-zukua, ardo tanta batzuk, gatza, baratxuri ale bat txikituta eta belar usaintsu bat (ezkaia esaterako) erabiliz gero. Bularkiak ordubetez izango ditugu marinatzen hozkailuan. Ordubete igarotakoan, marinatua kendu, laberako erretilu batean jarri, oliba-olioz ongi igurtzi eta labean egingo dugu. Erdi-eginda dagoenean, marinatuaren salda apur bat botako diogu, haragia samurra izan dadin eta lehortu ez dadin. Espezieak erabiliz ere marinatu daiteke, gatz gutxiago erabiltzeko.

 

Hornigaiak

Bularkiak labean egindakoan, hainbat hornigai erabili ditzakegu, betiko patata eta tipula erreak edo frijituak erabili gabe. Hornigai batzuk zapore handia izateaz gain, osasungarriak dira: tipula eta piper gorri eta berdeekin egindako piperrada; Padróngo piperrak; alberjinia edota kuiatxoa plantxan; barrengorriak eta tipula; perretxikoak baratxuriarekin, etab.

 

Entsaladaren osagaiak

Oilasko-bularki errearentzako egokiena mota askotako entsaladak erabiltzea da. Plater bakarra izan daiteke letxuga, tomatea, arrautza egosia, oilasko-bularki errea, sagar zati batzuk, fruitu lehor batzuk, oliba-olio birjina eta sagarraren edo ardoaren ozpin freskoa erabiliz gero.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
138787