Denok dakigu gure planeta zaintzea eta jasangarritasunez jardutea behar-beharrezkoa dela. Baina, askotan, ez diogu garrantzi nahikoa ematen gure ohiko errutinak (adibidez, supermerkatuko erosketak) aldatzeari, eta ez dugu kontuan hartzen keinu txikiekin planeta zaintzeko urrats handiak eman ditzakegula.
Plastikoen eta beste material batzuen erabilera murrizteko modu erraz bat gure ontziak dendara eramatea da.
Ekintza seguru bat da, eta modu arduratsuan jarduten baduzu eta aholku hauek kontuan hartzen badituzu, ez dago elikagaiak kaltetzeko arriskurik:
- Ontziak garbi eta lehor egon behar dute.
- Ez ahaztu eskuetako higiene egoki bat izan behar duzula elikagaiak eta ontziak.
- Elikagaiekin kontaktua izateko egokiak diren materialez egindako ontziak erabili behar dituzu. Ontziak erostean, kontsultatu etiketak “para contacto con alimentos” adierazten duen edo kopa eta sardexkaren ikurra dakarren. Ikur hori ez da beharrezkoa erabilerari buruzko zalantzarik ez dagoenean, baina oso maiz agertzen da.

- Aukeratu elikagai mota bakoitzera egokitzen den ontzia: okindegiko produktuetarako, frutarako eta barazkietarako, sare poltsa berrerabilgarriak; haragietarako, hestebeteetarako edo arrainetarako, beirazko edo plastikozko tuperrak…

- Era berean, oso garrantzitsua da elikagai mota bakoitzerako ontzi bana eramatea, kutsadura gurutzatua saihesteko.
- Arraina, haragia edo hestebeteak gordetzeko ontziek estalkia edo nolabaiteko itxigailu hermetikoa izan behar dute, edukia isurtzea saihesteko.
Dendan ikusten badugu zure ontziek adierazitako ezaugarriren bat betetzen ez dutela eta produktu freskoak eramateko egokiak ez direla, horren berri emango dizugu eta elikagaiak gure bilgarrietan zerbitzatuko dizkizugu modu seguruan. Halakorik behar izanez gero, zure hurrengo erosketetarako tuper eta sare poltsa berrerabilgarriak erosi ahal izango dituzu gure dendetan.
Baina gogoratu zu ere erosten dituzun elikagaien segurtasunaren erantzule zarela eta elikagai mota bakoitzerako ontzi egokiak eta garbiak ekarri behar dituzula.
Erabilera bakarreko ontzien erabilera murriztea eta kontsumo jasangarriagoa bultzatzea erraz-erraza da!