Osasuna

Osasungarri eta prezio onean jatea

Ziurrenik entzungo zenuen osasungarri jatea garestia dela, askariaren ordurako edo goizerdian zer edo zer jateko merkeagoa dela opila sagarra baino… Horregatik, zenbait adibide begiratu ditugu online supermerkatuan:

  • 1 berlina: 0,50 €
  • 1 croissant: 0,78 €
  • 1 napolitana: 0,50 €
  • 1 konferentzia-udare Rincón de Soto JD (200 g): 0,39 €
  • 1 EROSKI Natur Kanarietako banana (125 g): 0,50 €
  • 1 EROSKI Natur Golden sagar (225): 0,60 €

Haragiari eta arrainari dagokionez, egia da produktu freskoaren errazioa garestiagoa dela saltxitxen edo legatz-zirien errazioa baino, batez ere, aurrez prestatutako produktu horiek kalitate txikikoak badira. Baina gogoan izan behar dugu, oro har, gomendatutakoak baino haragi eta haragi-prozesatu gehiago hartzen ditugula eta, hortaz, komeniko zitzaigula landare-elikagai eta arrautza gehiago hartzea, eta haragikiak murriztea. Gainera, hala egitea merkeagoa da.

Bistatik galdu behar ez den beste alderdi bat hau da: izoztuek eta arrain-kontserbek, barazkiek edo lekaleek nutrizio-propietateak mantentzen dituzte eta, horregatik, aukera osasungarria dira eta aurrezteko ere lagungarria izan daiteke.

Nutrizio-kalitaterik galdu gabe elikaduran aurrezteko gomendioak

– Handitu landare-elikagaien kopurua eta murriztu haragi-kontsumoa elikadura osasungarriagoa eta merkeagoa ere izateko:

  • Elikagai batzuek, hala nola frutek, barazkiek, lekaleek, tuberkuluek, zerealek, ogiak, arrautzek, esneak eta gaztek, BEZ oso murriztua jasaten dute (% 4); aldiz, haragiei eta arrainei % 10eko BEZa aplikatzen zaie.

– Erosi sasoiko eta hurbileko freskoak.

  • Une onenean daude, baita prezioz ere.

Erosketa-zerrenda prestatzeak hainbat abantaila ditu aurrezteko:

  • Hozkailua eta jakitokia begiratzen dituzu, eta hala, elikagaiak iraungitzea ekiditen eta behar duzuna soilik erosten duzu.
  • Eskaintzak aurrez ezagutu eta aprobetxa daitezke.
  • Erostean inprobisatzea saihesten duzu, eta horrela zailagoa da bulkada bidez erostea.

– Erosi elikagai iraunkorrak aurrezteko formatuetan.

  • Merkeagoak dira eta luzaroan gorde ditzakegunez, ez dugu horiek “hondatzeko” arriskurik.

Gorde elikagaiak modu egokian, ez daitezen behar baino lehenago hondatu.

  • Hotza behar duten elikagaiak, bakoitza hozkailuko toki onenean.
  • Jakitokian eta armairuetan, aurrean, begien bistan, kontsumo-data laburrena dutenak.
  • Frutak hozkailuan gordetzen badira, umotze-prozesua moteltzen da.

– Saiatu janaria alferrik ez galtzen. Badaude soberako elikagaiak aprobetxatzeko oso egokiak diren zenbait errezeta:

  • Haragi eta arrainen soberakinekin, kroketak, labeko enpanadillak, arroz eta pasta platerak, ogitartekoak… presta daitezke.
  • Soberako barazkiak ere aprobetxa daitezke; adibidez, zopak, pureak edo kremak, tortillak, beste plater batzuen garnizioak… egiteko.
  • Fruta helduak gozoagoak dira; beraz, jogurt naturalekin jateko, esnearekin edo landare-edariekin irabiakiak egiteko, konpotak egiteko… erabil ditzakezu.
  • Kozinatutako plater gehienak izoztu daitezke, eta horrela saio batean hainbat egunetarako janaria egin dezakegu, eta dirua eta denbora aurreztu.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
299590