Nola kontserbatu ilun ez daitezen.
Patata gordinak ilundu ohi dira zuritu ondoren, baina bada iluntze hori eta pixkanaka hondatzea ekiditeko metodo erraz bat.
Gorde nahi ditugun patatak uretan murgildu behar ditugu. Ahal dela, ur hotza izan behar da. Bestela, ontzi baten barruan gorde daitezke, hozkailuan.
Horrela, patata ez da ilunduko, eta bi egunez mantenduko du kolore zurixka. Hala ere, ez dugu ahaztu behar ia bitamina guztiak galduko dituela, uraren oxigenoak ere oxidatu egiten dituelako.