EROSKIn sare berrerabilgarriz egindako poltsa berria atera dugu, pisura erosten diren fruta eta berduretan alternatiba izan dadin; orain dagoena erabilera bakarreko plastikozkoa baita; horrela, zuek kontsumo ohitura iraunkorragoak hartu ahalko dituzue. Sarezko poltsa berriok garbitu egin daitezke, eta gutxienez hogei aldiz ere erabili. Eskura daude supermerkatu batzuetan, eta pixkanaka sare komertzial osora zabalduko dira.
Plastikozko poltsak erabiltzen diren bezalatsu erabiltzen dira: bezeroek pisura erosi nahi dituzuen frutak eta berdurak sartzen dituzue, zeina poltsek dakartzaten soka batzuekin itxi baitaiteke, eta, balantzan jarrita, bakoitzari bere etiketa ezartzen diote ordainlekuan dagokiona ordaintzeko. Itsasgarria erraz kentzeko modukoa da erosketa amaitzean, eta sarezko poltsa garbitu ere egin daiteke beharrezkoa bada.
EROSKIn lanean dihardugu gure produktuak eta dendak gero eta iraunkorragoak izan daitezen. Ekimen berri honen aurretik, beste hobekuntza batzuk egin ditugu fruten atalean; besteak beste, pisura saltzen diren erreferentzien kopurua handitu dugu —dagoeneko %60 baino gehiago jartzen da salgai era horretara—, eta EROSKI Natur gure markako fruten eta berduren plastikozko erretiluak ordezkatu ditugu FSC® zigilua duten paperezkoekin. Gaur egun lanean dihardugu urte honetan erabilera bakarreko plastikozko poltsa guztiak kendu eta konpostagarriak eta jatorri berriztagarrikoak diren beste batzuk ipintzeko.