Osasuna

Prestatu barbakoa osasungarri eta segurua, bete-betean gozatzeko

Uda heldu da, eta harekin batera kanpoko barbakoa zoragarriez gozatzeko momentu perfektua!

Barbakoak aukera ezin hobeak dira familia eta/edo lagunekin elkartzeko eta denok batera egun zoragarri batez gozatzeko. Menua planifikatzerakoan, hanburgesak, saiheskiak eta burruntzi-pintxoak izan ohi dira bururatzen zaizkigun plater nagusiak. Baina, kontuz!  Nahiz eta askok pentsatu parrillan kozinatzea automatikoki jaki osasungarrien sinonimo dela, garrantzitsua da azaltzea hori herri-mito bat dela.

Jarraian zure barbakoa familia osoarentzako esperientzia zaporetsu eta osasungarria bihurtzeko aholku eta trikimailu onenak emango dizkizugu.

 

5 aholku, barbakoa osasungarri bat egiteko

Ezagutu uda honetan barbakoa osasungarriez gozatzeko sekretuak! Osagai fresko eta nutritiboak hautatzetik, haiek kozinatzeko modura arte, gauza asko hartu behar dira kontuan:

  1. Aniztasuna jakietan: Ez da beharrezkoa barbakoak beti haragi gorriarekin egitea. Probatu koipe gutxiko haragiarekin, hala nola oilaskoa, indioilarra edo arraina! Izokina, ganbak edo barazki-burruntziak aukera osasungarri eta zaporetsuak dira. Eta horregatik zure parrillarako aukera osasungarriagoak dira.
  2. Ba al zenekien frutak ere zure barbakoako protagonista izan daitezkeela? Ezin duzu galdu mertxikaren, nektarinaren eta ananaren zaporea parrillan erreta. Fruta horiek benetako mirari karamelizatu bihurtuko dira, zure dastamenaren gozamenerako.
  3. Neurtu anoak: erraza da barbakoa bat egitean gehiegi jatea. Neurtu anoak eta orekatu jaten duzuna; hartu proteina, barazki eta karbohidrato kopuru egokiak.
  4. Marinada osasungarriak: Gehitu zaporea zure jakiei marinada osasungarriekin. Erabili usain-belar freskoak, espeziak eta limoi edo lima zukua zure haragi eta barazkiak ontzeko. Saiatu ez erabiltzen marinada komertzialak, gatz asko eta azukre erantsiak izan ohi baitituzte.
  5. Neurtu egoste-denbora: Kozinatu jakiak beharrezko denbora, erre ez daitezen. Haragia ondo egina egon behar da, baina ez errea.

 

Parrillan egindako zure platerak laguntzeko

Orain pentsa dezagun zerekin lagundu platerak; izan ere ezin dugu barbakoa osasungarri bat izan aukera fresko eta gozo-gozoen sortarik gabe.

  1. Entsalada freskoak: Letxuga eta tomate entsalada bat hautatu dezakezu, edo barazkidun pasta-entsalada bat, aza-entsalada bat ongailu krematsuarekin, edo kinoa-entsalada bat luzoker eta mendarekin. Denbora gutxi badaukazu, prest ditugun entsaladekin ozpin-olioa gehitu besterik ez duzu egin behar.

2. Gazpatxoa: sukaldaritza mediterraneoko plater tipiko hau perfektua da udarako. Prestatu gazpatxo fresko eta zaporetsu bat osagai hauekin: tomate helduak, luzokerrak, piperrak, tipula, baratxuria eta oliba olioa. Edo gure prestatutako gazpatxo gozo-gozoak ere dastatu ditzakezu!

3. Piper erreak: Erre kolore desberdinetako piperrak parrillan samurrak eta apur bat txigortuak egon arte. Ondoren, kendu azala, moztu tiratan eta ondu oliba olioarekin, ozpin baltsamikoarekin, baratxuri txikituarekin eta belar freskoekin. Piper erre horiek ukitu gozo eta ketua emango diote zure barbakoari.

4. Panadera patatak: Patata gozo-gozo hauek ezin hobeak dira parrillan egindako zure platerak laguntzeko eta zapore ukitu bat eta testura zoragarriak gehitzeko. Zure panadera patatak pertsonalizatu ditzakezu nahi dituzun ongailuekin. Gehitu erromero freskoa, baratxuri txikitua, piperrauts ketua edo baita gazta birrindua ere, haien zaporea are gehiago nabari dadin.

 

Hidratatu zaitez aukera freskagarriekin

Ez ahaztu hidratatuta egotea zure barbakoan, bereziki udako egun beroetan. Hemen dituzu aukera freskagarri batzuk:

1. Ura: ura behar-beharrezko edari da zure otorduetan, batez ere udan. Zure urari zaporea gehitzeko fruta freskoen xerrak gehitu besterik ez duzu egin behar, hala nola limoia, luzokerra, marrubiak edo menda. Aukera osasungarri eta freskagarri honek hidratatuta mantenduko zaitu barbakoa osoan zehar.

2. Te izoztua: prestatu etxeko te izoztu pitxer bat fruta zaporeekin, hala nola fruitu gorrien tea edo mertxika-tea. Zerbitza ezazu izotzarekin, kaloria gutxiko edari freskagarri batez gozatzeko.

3. Belar-infusioak: Prestatu belar-infusio hotzak, hala nola menda, kamamila edo jengibrea. Edari hauek propietate digestiboak dituzte, eta azukredun edariak ordezkatzeko aukera osasungarriak dira.

4. Garagardo alkoholgabea: Garagardo freskagarri batez gozatu nahi baduzu, hautatu alkoholik gabekoa, zapore berarekin, baina alkohol eta kaloria gutxiagorekin.

Aukera ugari daude barbakoa gozo eta osasungarri batez gozatzeko familia osoarekin. Eta eguna perfektua izan dadin, barbakoak modu seguruan egitearen garrantzia ere hatu behar da kontuan, batez ere ume txikiak gertu daudenean. Ziurtatu beharrezko neurriak hartzen direla istripurik ez izateko eta guztiontzako segurua den ingurune bat izateko.

Ezagutu osasunarekin eta ongizatearekin erlazionatutako gure artikuluak, EROSKIko osasun-sailean. Ezagutu elikadura orekatuari buruzko aholkuak, baita gorputz-ekintzei eta beste gai batzuei buruzkoak, udako denboraldia bete-betean aprobetxatzen lagunduko dizutenak.

Gozatu barbakoa gozo-gozo, seguru eta osasungarriez!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
443377