Ahalik eta gehien errespetatu behar dira pertsonen ezaugarriak, gaitasunak eta eskumenak, generoa dena dela
Rosa Carabel EROSKIko arduradun nagusia bihurtu da. Ibilbide luze baten ondoren lortu du postua, erronkaz betea, baina kooperatiban nota onarekin gainditu ditu guztiak. Kooperatibaren 53 urteko historian kooperatibaren buru izatea lortu duen lehen emakumea izan da Rosa, eta horrek are balio handiagoa ematen dio lortutakoari.
Rosak erabakiak hartzen denbora asko ematen ez duen emakume ausart gisa definitzen du bere burua: “tren bat igarotzen bada, hartu edo ez erabaki behar duzu”, eta bere bizitzak erakusten duen moduan, bere intuizioak ez dio hutsik egin.
Bete duen lanpostu bakoitza erronka garrantzitsua izan da, eta arrakastaz bete du gainera. Talde-lana, pasioa, ahalegin handia eta kooperatiba-ereduarekiko erabateko konfiantza; horiexek dira, besteak beste, EROSKIren historiako unerik erabakigarrienei aurre egiteko erabili dituen osagaiak.
Arlo pertsonalean ere erabaki zailak hartu behar izan zituen; besteak beste, bere jaioterritik, Galiziatik, Euskadira aldatu behar izan zuen bere bizilekua. Bere familia da bere oinarria, eta bere ama, beste emakume indartsu bat, han dagoela eta “saltsa guztiak kontrolatzen ari dela” jakiteak lasaitasuna ematen dio, egunez egun merkatu lehiakorrenetako batean borrokatu ahal izateko.
Rosa Carabelek bihotza ireki digu, eta bere lehen alabarekin haurdun geratu zenean lanetik bota zutela esan digu. Baina esperientzia hark ez zion gainditu, eta aurrera jarraitu zuen; horrela, EROSKIko erantzukizunik handieneko postua betetzen du gaur.
Animatu eta ezagutu ezazu Rosa; ezagutu bere historia bideo honekin.
Zeresana duten emakumeen historia gehiago: