Ekilibria

Pastari buruzko sei galdera

Pertsona askok uste du pastak loditzen duela, nahiz eta ez dagoen sinesmen hori babesten duen ebidentzia zientifikorik.

 

Pasta nahitaezko jakia da dieta mediterraneoan, eta, gaur egun, inoiz baino hedatuago dago eta inoiz baino nazioartekoagoa da: munduko leku ia guztietan zailtasun handirik gabe aurki dezakegu. Horregatik egiten zaigu horren ezaguna eta egunerokoa. Uraz eta semolaz osatutako nahasketa batekin egiten da, eta duela 200 urte Italiako hegoaldean sortu zen ideia gastronomiko bati esker bilakatu zen famatu: tomatearekin konbinatzea, alegia. Hala ere, pastaren jatorria ez da horren ziurra, eta kondairaz inguratuta ere badago: batzuek baieztatzen dute Marco Polok ekarri zuela Europara, Ekialdera egindako bidaia baten ondoren. Hastapenak edonolakoak izan zirela ere, gaur egun jaki honi buruzko beste galdera eta elikadura-mito batzuk daude, eta artikulu honek zalantza horiei erantzun nahi die.

 

Pasta: erantzuna duten sei galdera

  1. Pastak loditzen du?

Askok eta askok uste du pastak “loditzen” duela. Guztiz kontrakoa. Espainiako hamaika elikadura-elkartek obesitatea prebenitu eta tratatzeari buruzko ikerlana egin berri dute, eta sakonean aztertu dute alderdi hori. Hala, ondorioztatu zuten karbohidrato konplexu gehiago (pastarenak, alegia) dituzten dietak gorputz-pisu baxuago batekin lotuta daudela. Are gehiago, ikerlan horrek aholkatzen du karbohidrato asko hartzea obesitatea prebenitzeko. Pasta lehorraren pisuaren ia % 75 karbohidrato konplexuak dira, eta horregatik da garrantzitsua dieta osasungarri batean sartzea, batik bat osoko pasta.

  1. Hobe da pasta eguerdian jatea gauean baino?

Erraza da gauean jandako karbohidratoek pisua handitzen dutela esaten duen informazioa aurkitzea, baina sinesmen horrek ez dauka inolako oinarri zientifikorik. Erreferentziazko gida dietetikoek ez dute elikagai bat jateko une egokienari buruzko aipamenik egiten (ez dagoelako argudio onargarririk).

  1. Zein da pasta egosteko modu zuzena?

Zenbaitetan, ez zaio pasta egosteko moduari arreta nahikoa ematen. Ongi ari garela ziurtatzeko, egokiena da ekoizlearen argibideei jarraitzea. Izan ere, pasta egiteko moduaren arabera, energia-iturri geldoa izango da, ala guztiz kontrakoa, hau da, azukre-eduki handia duen eta erraz eta azkar asimilatzen den jakia. Azken kasu horretan, kontsumitu eta denbora gutxira berriz ere gosez ibiliko gara. Pasta geldiro xurgatzen diren karbohidratoen iturri bikaina izan dadin, “al dente” egosi behar da: egosita kanpotik, eta erdi-gordina barrutik. Pasta egoki egosteko, litro bat ur jarri behar da 100 g. pasta bakoitzeko, eta oliba-olio pixka bat bota. Ura irakiten hasten den unean, eskukada bat gatz eta pasta botako ditugu. Ondoren, aldiro irabiatu behar dugu, solte gera dadin. Puntuan dagoen egiaztatzeko, kazolatik makarroi edo espageti bat atera daiteke, eta erditik zatitu, barnea pixka bat gordin (kolore desberdinekoa) duen ikusteko. Une horretan, sutik atera, eta ura kentzen diogu.

  1. Baina… txarra da asko egostea?

Asko egosten badugu, haren mantenugaiak diluitzen dira (ur gehiago hartu duelako). Bestalde, luzeago egostean, errazago digeritzen bada; hori bereziki interesgarria da zuntz asko hartzera ohituta ez dauden pertsonentzat, osoko pasten kasuan. Hala ere, hainbati obesitatea eragin lezakeen kezka sortzen die horrek, karbohidratoak azkarrago xurgatzen direlako modu horretara. Aitzitik, aurretik aipatu dugun obesitateari buruzko ikerlanak adierazi zuen ez dagoela dietaren karga gluzemikoak helduen gorputz-pisua areagotzen duela baieztatzen duen frogarik.

  1. Pastaren forma estetika baino ez da?

Pastaren forma ez da kasualitatea. Formaren arabera, modu batera ala bestera prestatzeko egokiagoa da, eta prestatzeko modu zehatz horretan errendimendu hobea izango du:

  • Tamaina txikiagokoak (fideoak, euria, izartxoak…) zopetan erabili ohi dira, oro har.
  • Zinta luzeek (espagetiak edo tagliatelle) edo harizpiek emaitza hobeak ematen dituzte saltsa krematsuekin.
  • Hodi-itxurako pastek (makarroiak, lumak…) hobeto gordetzen dituzte saltsak, barnean duten zuloari esker, eta gusturik zorrotzenak ere “esnatzen” dituzte.
  • Forma berezia dituztenak egokiagoak dira entsaladetarako.
  • Formetako batzuk bete eta laberatzeko nahikoa handiak dira (adibidez, oskolak edo rigatoni-ak) . Zenbat eta kurba eta zirrikitu gehiago izan, orduan eta hobeto egokituko dira haragia, arraina edo barazkiak dituzten errezetekin.
  1. Zer saltsa doakio hobeto pasta mota bakoitzari?

Tamainaren eta formaren arabera, pasta mota bakoitza hobeto uztartzen da hari egokitzen zaion eta haren zaporea indartzen duen saltsekin. Horrela:

  • Pasta luzeen kasuan (tagliatelle, espagetiak, zintak): tomate-saltsa edo espezia gutxi dituen bat (Napolikoa), itsaski salteatuak (fruti di mare), alioglio saltsa (baratxuria eta olioa), carbonara arin bat esne-gain eta arrautzarekin edo pesto
  • Hodi-formako pasten kasuan (makarroiak, lumak): aukera trinkoagoak, hala nola bolognesa saltsa, carbonara urdaiarekin, funghi saltsa, edota tomate-saltsa edo bexamela eta urdaia, hirugiharra edo saltxitxak daramatzaten salteatuak.
  • Forma handietarako (oskolak, rigatoni): escudiella bezalako eltzekoak edo barazkidun saltsak. Halaber, foie edo perretxikoekin ere bete daitezke, eta saltsa arin batekin edo garnizioarekin zerbitzatu.
  • Forma txikien kasuan (fideoak, izarrak): onena da zopak, saldak eta fideua egiteko erabiltzea.

Proba itzazu Eroski pasta-aldaera desberdinak, lehorrak zein freskoak, arrautzadun pastak, barazkidunak, entsaladetakoak eta Eroski Sannia markako osoko pasta, zuntz ugari duena.
Eroski SELEQTIA pasta kalitate handiko produktua da, Italian egina, eta, gainera, Basque Culinary Center-ek egiaztatua. Dasta itzazu ere gure pasta lehor eta beteak, esaterako: barazki errez betetako ravioli handiak – barazki fresko erreen, oliba-olioaren eta albakaren arteko fusioa eta benetako Mediterraneoaren zaporea sentitu, edota pecorino eta piperrez betetako tortellini handiak, pecorino gaztaren zapore bizia eta piper erreen gozotasunaren arteko konbinazio aparta.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
25997