Apiriletik erosketa-tiketak era digitalean kontsulta eta deskarga ditzakezu, ordainketa egin eta berehala, inprimatutako tiket tradizionala erabili ordez.
EROSKIn aplikazio mugikorra eguneratu dugu eta zerbitzu berria sartu. Modu horretan, EROSKI club fidelizazio-programak barne hartzen dituen 3,5 bazkidek baino gehiagok erosketa-tiketak paperan jasotzeari uko egin eta formatu elektronikoan jasotzea erabaki dezake. Zerbitzua doakoa da, eta aplikaziotik aktiba daiteke, baita desaktibatu ere. Gure eroski.es webean ere eskuragai dago, bazkide bakoitzaren eremu pertsonalean.
Tiket digitalak EROSKI aplikazioan bertsio nabigagarri batean aurkeztu dira, informazioaren atzipena errazteko. Horrez gain, erabiltzaile batek pdf formatuan jaitsi nahi baditu, aplikazioak horretarako aukera ematen du, baita email edo mezularitzaren bidez partekatzeko ere. Zerbitzu honi esker, erabiltzaileak ordainagiriak eskura edukiko ditu beti, eta egindako erosketak edozein unetan eta tokitan kontsulta ditzake.
“EROSKI aplikazioan zerbitzua alta ematen dutenek azken bi urteetako tiketak berreskura ditzakete, eta hori izugarrizko abantaila da, adibidez,produktu baten bermerako erosketaren egiaztagiria aurkeztu behar denean. Horrez gain, modu erraz eta erosoan jaso ditzakezu erosketen xehetasuna, EROSKI club txartelean sartutako deskontuak, etab. Teknologien erabileraren ondorioz gero eta gehiago dira merkataritza-proposamen omnikanala bilatzen duten kontsumitzaileak. Aukera berri honekin zure eros-esperientzia hobetu nahi dugu, erosoagoa eta iraunkorragoa bihurtuz”, azaldu du Eva Ugartek Marketineko zuzendariak.
Kontsumo arduratsua
Erabaki hauek kontsumo arduratsuago baten aldeko konpromisoan aurrerapausoa ematen laguntzen digute. Izan ere, horiek martxan jartzearekin kutxetan igorritako papera, eta, ondorioz, ingurumenari egindako kaltea, murriztuko dira.
Zehazki, 298 milioi paper-tiket baino gehiago igortzen ditugu urtero. Fabrikazioan bakarrik 3.500 zuhaitz baino gehiago moztu behar dira, eta ur kontsumoa 3 igerileku olinpikoren eta energia-kontsumoa 84 familien urteko kontsumoaren baliokideak dira. Bezero guztiek tiket digitalaren zerbitzuan alta ematea lortuko bagenu, 239 tona CO2 baino gehiago igortzea ekidingo genuke, paper-produkzioan sortzen denaren baliokidea.
Kontsumo arduratsuaren aldeko apustua indartu dugu erosketa-ordainagiriak igortzeko bisfenol A gabeko papera erabiltzen dugulako.
Aplikazioaren funtzio berri honekin eraldatze digitalean eta iraunkortasunean aurrera egiten dugu. Tiket digitala eskuratzeko Google Play eta Apple Storen doan eskura daitekeen EROSKI app deskargatu eta zerbitzua aktibatu behar da, besterik gabe. Era berean, aplikazioak eskaintzen dituen gainontzeko abantailak eskuragai daude, esaterako aurrezki-balioak aktibatzea eta unean trukatzea (paper gabe), eskaintzak errazago topatzea, mugikorrarekin eta EROSKI Club Payrekin erostea, erosketa-zerrenda eskura edukitzea, EROSKI Club txartelaren saldoa eta Travel Club puntuak ezagutzea, etab. Tiket digitalaren zerbitzua eroski.es webean ere eskura daiteke, esperientzia onmikanala bermatzeko.