Ekilibria

Txitxirioekin egindako platerak

Txitxirioek krematsutasun eta zapore handia lortzen dute salda eta zopetan.

Deita mediterraneoan tradizio handikoak direnez, eltzekari, salda edo zopetan gehien erabiltzen den osagaietako bat da txitxirioa. Beste lekaleetan ez bezala, ur epeletan eduki behar da gatz apur batekin hamabi orduz, gogortu ez daitezen. Denbora hori igarotakoan, ur epeletan garbitu behar dira izan dezaketen zikinkeria eta gehiegizko gatza kentzeko. Barazkiekin edo haragiarekin egosi daitezke, eta salda goxo batekin edo barazki-krema batekin hartu.

 

Barazkiak edo haragia

Txitxirioak egosteko, ur beroa erabiltzen da Irakiten hasterako, uretara bota ondoren aparra egiten da lapikoan eta apar hori kendu egin behar da. Hiru ordu inguru behar izaten dira egosteko, su ertainean, eta etengabe irakiten eduki behar dira fin-fin.

Irakiten hasitakoan, txitxirioak saldatan egosiko dira; salda garbia izan behar da, urari ongi garbitu eta txikitutako barazkiak bota behar zaizkio, hala nola, porruak, azenarioak, tipula, piper gorria eta berdea edo berakatz ale batzuk. Nahiago izanez gero, txitxirioak oilo edo oilasko haragiarekin egosi daitezke -haragia garbitu eta txikituta sartzen da-, baita txorizoa edo txerri edo arkume hirugiharra ere; oso egokia ukitu arabiarra duten eltzekoetan, eta osatzeko  kuskusa erabiltzen da.

 

Barazki-kremarekin edo saldarekin

Nahi diren osagai guztiekin egosi ondoren, txitxirioak bakarrik jan daitezke erabilitako barazkiak edo haragia kendu ondoren. Baina barazkiekin egosi badira, barazki horiek guztiak txikitu eta pure bat egin daiteke, eta gero pure hori txitxirioekin batera jan. Horrela zapore goxoagoa izango dute.

Haragiarekin (hirugiharra, saihetsa edo hegalarekin) eginez gero, hobe da txitxirioak salda askorekin egostea horrela zopa egiteko salda ere lortuko baitugu; zopa hori txitxirioekin batera jan dezakegu eta dagokion haragia ere bai.

Soilik txitxirioak egosteko, ur gutxiago erabiltzen da, hau da, txitxirioak estali eta 5 cm gehiago inguru jartzen da ura. Oso lehorrak izan ez daitezen, egosten ari direla ur epela edo beroa bota behar izaten zaie, behar izanez gero. Ez dira irakin handitan eduki behar, bestela txitxirioek azala galdu dezakete. Egosketa ur hotzarekin moztuz gero, gogortu egin daitezke.

 

Txitxirio-krema

Txitxirio-krema egin nahi izanez gero, egosteko erabilitako saldarekin batera atera (salda dena ez da erabili behar) eta oliba-olioa, esnea edo esnegain-likidoa bota behar zaie. Dena birrindu egiten da krema leuna lortu arte, eta are finagoa izango da iragazki txinatarretik pasaz gero.

Humusa ere egin daiteke, horretarako, egositako txitxirioak birrindu egin behar dira olioa, berakatza eta limoi-zukuarekin, pate moduko zerbait lortu arte. Plantxan egindako eta erretako haragi eta arrainen osagarri ere izan daitezke txitxirio frijituak. Nahikoa da olio tanta batekin zartaginean egitea, beren salda kendu ondoren eta kurruskariak izango dira: kanpotik erreta eta barrutik krema antzekoak.

 

Entsaladetarako

Udan askotan egiten dira txitxirio-entsaladak, olio-ozpinetako barazki koktelen lagungarri izan daiteke, baita arrainaren -bakailao zatiak-, zuritu eta zartaginean pasatako itsaskien -otarrainxkak eta zigalak- edo saltsa-berdean egindako txirlen lagungarri ere. Hori guztia egositako barazkien edo hainbat motako urazen gainean.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
43410