Aurreko urtean jatorri-deiturako sagardoa gure marka propioarekin merkaturatzen hasi ginen. Honen ondorioz, iaz egin genuen bezala, EROSKI-n, berriro ere jarriko dugu martxan J.D. EROSKI SELEQTIA sagardoa aukeratzeko parte-hartze prozesua kontsumitzaileen artean. Horrela, 2020-an gure markapean salduko den sagardoa zuen artean aukeratuko duzue, hainbat hautagauen produktua dastatu eta gero.
Prozesuak bi protagonista ditu, sagardotegi parte-hartzaileak eta kontsumitzaileak. Azken horiek erabakitzen dute zer sagardo merkaturatuko den. Beste agente batzuk ere badira tartean, kalitatearen ziurtapen-enpresak eta BCC kasu, produkturik onena lortzeko teknologia modernoak eta ezagutza zientifikoa ahalbidetzen dituztenak.
Urtero, sagardo-kanpainaren hasierarekin bat etorriz, ekimena jarriko da martxan. Hasteko, dastaketako-panelak sortuko dira, martxoan zehar azken erabakia hartzeko. Euskal Sagardoaren Kontseilu Arautzailea dastaketa-panel bat definitzeaz eta beharrezko prestakuntza emateaz arduratuko da. Horrez gain, sagardo bakoitzaren balorazioa eta dastatze-prozedura zuzenduko ditu. Ekainean, Euskal Sagardoa JD Seleqtia sagardoaren uzta berria EROSKIKO denda guztietan egongo da salgai.
2019an, 651.470 litro sagardo saldu genituen.
Guztira, Euskal Sagardoa JDko 651.470 litro saldu genituen EROSKIN eta hogei bat euskal hornitzailerekin kolaboratu genuen. Modu horretara, bertako ekoizleei babes handiagoa eman genien Euskadiko ekoizpen-ehuna dibertsifikatzeko asmoz. Haren iraunkortasunerako eta gure inguruneko paisaia, kultura, ekonomia eta lana bultzatzeko funtsezko elementu bat dela uste dugulako.