Hasi udazkena sasoiko zaporeez gozatuz. Urte osoan goza ditzakegun arren, ba al zenekien oraintxe daudela udareak eta sagarrak beren une ederrenean eta prezio onenean?
Ezin hobeak era askotara: mokadu osasungarrietan, konpotetan, tartetan, entsaladetan, gisatuetan, porridgeetan… aukerak amaigabeak dira.
Baina udazkena ez da fruta garaia bakarrik, gure sustraiekin lotzen gaituen beste produktu batentzat ere sasoi berezia da: gaztarentzat.
EROSKIn 3 elikagai gozo horien aukera zabala duzu, freskotasunagatik, zaporeagatik eta kalitateagatik kontu handiz hautatu ditugunak. Sagar eta udare mamitsuenetatik hasi eta eskualde bakoitzeko izaera berdingabea duten gaztetaraino, denboraldiko onena eskaintzen dizugu, zure eguneroko sukaldean erraz integratu ahal izan ditzazun. Jarraian, gure dendetan zure zain dauden aukera onenetako batzuk aurkeztuko dizkizugu.
Hauek dira udazkeneko jaki tipikoenak
Sagarrak eta udareak, beti zure frutaontzian.
Zaporea eta testura alde batera utzita, hain gureak diren bi fruta horiek uste baino antz handiagoa dute. Biek dute kaloria gutxi, zuntz asko eta C bitamina. Gainera, ondoen kontserbatzen diren frutetako bi dira, bereziki baldintza fresko eta lehorretan, eta errezeta gozo zein gazi interesgarriak egiteko aukera ematen dute. Aukeratu gordinik jatea eta ez ahaztu egunean bost fruta eta barazki hartzeko gomendioaz.
Gure frutategietan tokiko aukerak, beti prezio onak, AGB eta JDB kalitatezko zigiluak eta EROSKI Natur marka eskaintzen dizkizugu.
EROSKI Natur sagarrak tamaina handia eta zapore berezia du; gure Golden Natur sagarren jatorria Italiako Alpeen bihotzean dago.
Gure EROSKI Natur udareak Konferentzia motakoak dira. Errioxan landatzen dira, Rincon de Sotoko ingurune paregabean, eta tamaina handiagatik aukeratzen dira.
Zeinen ederra den gazta
Gazta izugarri gustatzen zaigu, zuri bezalaxe. Produktu honen zale amorratuak gara, eta neurriz jan behar dugula badakigun arren, bere zapore eta egitura paregabeaz gozatzea gustatzen zaigu. Oso nutritiboa da, kalitate handiko proteinen, koipe osasungarrien, funtsezko mineralen eta bitaminen iturri bikaina. Kaloria asko dituenez, neurrian kontsumitzea gomendatzen dizugu. Gogoratu gazta zati egokiak bi hatzen tamainakoa izan behar duela.
EROSKIn aukera, mota eta barietate ugari ditugu. Gazta fresko eta arinenetatik hasi eta onduenetaraino, mota bakoitzak zapore eta nutrizio balio konbinazio aparta eskaintzen du.
Gozatu bakarrik, aperitibo gozo gisa edo ardo kopa batekin. Entsaladetan, kremetan, pastetan, sandwichetan edo gozogintzan ere osagarri bikaina da, tartei, pastelei eta bestelako opil gozoei ukitu originala ematen die.
Hainbat formatu –osorik, zatietan, labanarik gabe jateko prest dauden zati moztuetan, xerretan…–, mota ezberdinak –nahasketa, ahuntzarena, ardiarena…–, onduak eta markak. Gainera, 4 edo 5 gaztaz osatutako taulak ere baditugu, irasagarrarekin konbinatuta.
Eta gazta berezi bat edo ohol ezberdin bat nahi baduzu, enkargupean prestatuko dizugu. Kontsultatu zure ohiko dendako gazten atalean.
- Gazta samurrak, 15 eta 30 egun artean ondu direnak
- Gazta erdionduak, gozatu % 60 behia, % 17 ardia eta % 12 ahuntzaren nahasketaz, eta gazta samurrak baina zaporedunak gustatzen bazaizkizu, proba ezazu % 100 ahuntzarenaz
- Onduak. 4 eta 7 hilabete artean ondu dira.
- EROSKI SeleQtia Idiazabal JD gaztak Artzai Gaztako artzainek egiten dituzte, bakarrik beraien artaldeetatik hartutako esne gordinarekin, eta antzinako artisautza tradizioa jarraituz, eta horri esker BASERRIKOA bereizgarria daramate.
- Idiazabal Udabe gatza, EROSKIn bakarrik saltzen da. Nafarroan latxa ardiaren esne gordinarekin eginak. Nazioartean saritutako gaztak dira.
- EROSKI Seleqtia ERRONKARI JD gaztak latxa ardiaren esne gordinarekin egiten dira Nafarroan artisau prozesu baten bidez.
- Nazioarteko gaztak.
- Frantziako gaztak. Gazta urdinak dira. Bere pastan Penicilliumen kultiboak dituzte eta horrek urdin eta gris-berde moduko kolorea ematen diete.
- Gazta freskoa. Behi esnez, gatzagiz eta gatzez eginak
Gainera, gertuen duzun EROSKI dendan zure inguruko gaztak aurkituko dituzu, hurbileneko gaztandegietan eginak.
Osasuna eta aurrezkia, udazken ederra izan dezazula!