Dendak

Van der Meulen markako 100 g-ko Melba Ogi Txigortua salmentatik kentzeari buruzko oharra

Merkaturatzen ditugun elikagaien segurtasuna bermatzeko konpromisotik eratorritako prebentzio-jarduera gisa, Espainiako Alerta Sareak Van der Meulen markako 100 g-ko Melba Ogi Txigortuaren sorta batzuetan adierazi gabeko arrautza zegoela jakinarazi ondoren, salmentan genituen unitate guztiak kendu ditugu gure EROSKI establezimenduetatik.

Horregatik, arrautzari alergia dioten kontsumitzaileei gomendatzen diegu produktu hori ez kontsumitzeko eta gure sareko establezimenduren batera eramateko.

Gainerako kontsumitzaileentzat, aipatutako produktua kontsumitzeak ez du inolako arriskurik. Gaur egunera arte, ez da kaltetutako pertsonarik hauteman.

Sentitzen dugu eragozpenak sortu izana eta edozein argibide nahi bada, jarri harremanetan gure Bezeroa Artatzeko Zerbitzuarekin 944 943 444 telefonoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 22:00etara.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
324771