Emakume bikain asko daude, bizitzan eta lanbidean bidea urratzen dutenak. Ausartak dira, inspiratzaileak, eta konprometituta daude osasunarekin eta iraunkortasunarekin. Hurrengo hilabeteetan, haien historiak hurbildu nahi dizkizugu, adibide izan daitezen. Ekainean ekin genion emakume horiek egiten ari diren lan ikaragarria goratzeko ibilbideari. Hasteko, nekazaritza munduan jaio, hazi eta bizi izan diren hiru emakume aurkeztu genituen, haien lanarekin eta ekinarekin, tokiko ekoizpenaren erreferente bihurtu direnak. Hilabetez hilabete gogo eta indarrez betetako istorio berriak ezagutuko ditugu, beren jarduera-esparruetan aztarna uzten ari diren protagonisten eskutik.
Gure emakumeak Madrilen bizi dela dio, baina gaur itsasora bueltatzen da, bere jaioterrira. Nagore Irazuegui Arima jatetxearen jabea da, Madrilen kokatutako bermut-taberna euskalduna. Aparteko emakume borrokalari honek Covid-19ak gehien kaltetutako sektore batean (alegia, ostalaritzan) “normalitate berria” nola bizitzen duen kontatzen digu. Baina, egoera zaila izan arren, pasio, indar eta positibotasunarekin hitz egiten du.