Iraunkortasuna

Badakizu etiketa honekin nola aurreztu eta 0 zaborra sustatu?

Erosketa iraunkorragoa

egiteko aukerak Ingurumen-inpaktua murrizteko ezinbestekoa da fase guztietanesku hartzea, jatorritik hasita familian ere. Egunero kontsumitzen dituzun produktu hauek egiten duten ibilbidearen barruan, aldea markatzeko toki bat supermerkatua da.

Elikagaiak ahalik eta gutxien xahutzea gure planetaren jasangarritasuna bermatzeko gakoa da. Elikagaiak kateko maila guztietan xahutu daitezke, baina, elkarrekin, guztioi eragiten digun arazo bati irtenbidea eman diezaiokegu.

Elikagaiak xahutzearen beste arrazoietako bat da produktu asko bota egiten direla laster iraungiko direlako. Egoera onean ez egoteko beldurragatik edo zehaztutako data baino lehen kontsumitzeko denbora ez izateagatik askotan beste produktu batzuk aukeratzen dira. Hori ekiditeko,EROSKIn merkeago saltzen ditugu. Zero zabor etiketa jarri diegu produktu freskoei, % 10 deskontuarekin, eta bi produktu edo gehiago konbinatzen badituzu, % 40erainoko deskontua eduki dezakezu.

Elkartasunaren aldeko apustua

Produkturik ez xahutzeko konpromisoaren barruan, EROSKIn 22 urte daramatzagu elikagaiak modu jasangarri eta solidarioan kudeatzen bertako gizarte-erakundeen laguntzarekin,Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL), Cáritas, Remar edo Reto kasu. 2019ko lehenengo seihilekoan, 6.748 tona elikagai baino gehiago eman ditugu dohaintzan talde behartsuenentzat. Produktu freskoak eta elikagaiak dira funtsean, ahalik eta produkturik freskoenak eskaintzeko dugun konpromisoagatik edo ontziak akats txiki bat duelako soilik baztertzen ditugunak. Produktu horiek guztiak iraungitze-dataren edo lehentasunezko kontsumorako dataren barruan eta egoera perfektuan daude, izan ere, jarduerako protokolo bat egin dugu emandako produktuen elikadura-segurtasuna zehatz-mehatz betetzen dela egiaztatzeko. Elikagai freskoen kasuan, adibidez, bermatzen da hotz-katea

behar bezala mantenduko dela, baita dohaintza jasotzen duen erakundean ere, ziurtatu behar duenak

bai garraioan bai instalazioetan berme berdinak betetzen dituela.

Gure jardueratik eratorritako hondakinak minimizatzeko lan egiten dugu 0 zabor kanpainen, produktu freskoen sustapenaren eta helburu solidarioekin elikagaiak ematearen bidez.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
293033