Ekilibria

Ziazerbak, Popeye eta burdina

Testu-bloke bat naiz. Sakatu Editatu botoia testua aldatzeko. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Buru-belarri ziazerbak jateak ez gaitu ez altuago ez indartsuago bihurtuko. Gutxienez, ez Popeye bezala; hau da, komikiko marinel gogotsu hura, bere Olivia maitea Brutus zitalaren gaiztakerietatik salbatzeagatik eta ziazerba-jale amorratua izateagatik ezaguna. Urte luzez, hainbat belaunaldik itsu-itsuan sinetsi dute kontserba-hosto horiek burdina-ekarpen egiten handia zutelako ematen ziotela pertsonaia masaildun hari energia aparta. Hala ere, zenbait urte geroago barazki horren aberastasun minerala horrenbesterako ez dela jakin zen eta, beraz, ez zela Popeyeren giharren jatorria ere ez. Ziazerbaren Mundu Eguna dela eta, zer propietate dituzten aztertuko du eta haiei buruzko lau ohar egingo ditu artikulu honek.

Akats batek hamarkadaz sustatu zuen ziazerben kontsumoa. Max Fleischer marrazkilariak Popeye pertsonaiari bizitza eman zionean, XX. mendeko 30eko hamarkada inguruan, oso ohikoak ziren burdina-gabeziaren ondoriozko anemiak; horregatik, osasungintzako agintariek ziazerba-kontsumoa sustatzeko erabili zituzten haren komikiak eta filmak. Hala ere, handik urte batzuetara aurkitutako transkripzio-akats batean oinarrituta zeuden sinesmen horiek.

Hain zuzen ere, Erich Von Wolfek ziazerbei buruzko bere azterlana paperera pasatu zuenean (1870. urtean argitaratu zen), gaizki jarri zuen dezimalen koma burdina kantitateari buruzko datuan, eta ondorioz hamar aldiz handitu zuen kopuru hori. Beraz, 100 gramo ziazerbek 3,5 mg burdina izan arren, 35 mg bihurtu ziren. Hala ere, eta akatsa 1937an zuzendu arren (67 urte ondoren), mitoak gaur egun arte iraun du.

Ziazerben benetako propietateak

Dena dela, landareen erreinuko burdina-iturri handiena ez izatea ez da barazki horren nutrizio-profilari izen ona galarazteko arrazoia; izan ere, elikagai horrek beste mantenugai batzuen eduki interesgarriak ditu oraindik ere. Ildo horretan, aipatu behar da 1,8 g zuntz dituela 100 gramoko, eta beraz, baliabide bikaina dela hesteetako igarotzea laguntzeko.

Baina, egiaz, bitaminen eta gatz mineralen ekarpenari erreparatu behar zaio, horretan nabarmentzen baita gainerako barazkien artetik. Bitamina-aberastasunari dagokionez, ziazerbek A probitamina eta C eta E bitamina kopuru handia dute; guztiak ere ekintza antioxidatzaile handikoak. Era berean, B taldeko bitaminen iturri ona da: esate baterako, B9 (folatoak), B2 eta B6 bitaminak ematen ditu, baita, proportzio txikiagoan, B3 eta B1 bitaminak ere.

Mineralen edukiari bagagozkio, kaltzioan, burdinan, magnesioan, potasioan eta sodioan aberatsak dira, eta fosforo eta iodo kantitate onak ere badituzte. Gertatzen dena zera da: esnekien eta kaltzio iturri diren beste elikagaien aldean, ziazerbetan gutxiago aprobetxatzen dela mineral hori.

Antzeko zerbait gertatzen da burdinarekin: ziazerben burdina ez da hemo motakoa, eta hortaz zailago xurgatzen da haragian eta haragikietan dagoen hemo burdinarekin alderatuz gero. Hala ere, ziazerba-hostoetan dagoen C bitaminari esker nabarmen hobetzen da burdinaren xurgapena.

Lau ohar ziazerbei buruz

Trikimailu bat. Hostoak ur gazitan irakiten badira 30 segundoz, eta ondoren ur hotzez edo izotzez garbitzen badira, haien zapore bizia arintzen da eta kolorea finkatzen da; horrela, guztiz egosi gabe.
Aholku bat. Heze badaude, zaborrontzira. Ziazerbak lehor kontserbatu behar dira; horregatik gomendatzen da hozkailuan garbitu gabe eta ontzi hermetikoetan gordetzea. Kolore iluna, testura hezea eta usain mina dutela ohartuz gero, hobe da botatzea.
Abisu bat. Urtebetetik beherako haurrei ziazerba-kontsumoa mugatu behar zaie.
Ideia bat. Prestatu ziazerba gozo-gozoak mahaspasekin eta sagarrarekin.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
199968