Iraunkortasuna

Planetari lagunduz zaindu gaitezke

EROSKIn, oraindik ere, pertsona guztien segurtasuna zaintzea da gure lehentasuna, eta planetari lagunduz egin dezakegu hori. Hori lortzeko, hau gomendatzen dizugu:

o   Eskuak maiz garbitu, xaboiarekin nahiz gel hidroalkoholikoarekin. Gure denda guztietan gel hidroalkoholikoaren isurgailuak ditugu sarreran, eta birkargagarriak eta sentsoredunak dira, zaborrik ez sortzeko. Fruta-dendan, beti bezala, eskularruak erabili behar dira.

o   Erabili maskarak arduraz: bota erabilera bakarrekoak edukiontzi grisean edo gure dendetako zakarrontzietan, hondakin guztiak kudeatzen baititugu. Edo erabili maskara berrerabilgarria, MOrenak bezalakoak: mikrobioen aurkako babesa dute, transpiragarriak dira, ura uxatzen dute, eta babesak 50 garbialdira arte irauten du.

o   Lehenetsi kontsumo arduratsua, plastikozko ontzien erabilera murrizten duten solteko produktuak erosiz eta ingurumenaz zaintzen duten produktuak kontsumituz.

o   Murriztu plastikoen erabilera, eta saihestu erabilera bakarreko plastikoak, fruta eta barazkientzako sare-poltsa erabiliz, harategira eta arrandegira zure tuperra ekarriz, edo bilgarri jasangarriagoak dituzten produktuak kontsumituz; adibidez, EROSKI Naturrenak, kartoizkoak direnez, eta % 80an plastiko birziklatuz egindako haragi- eta arrain-erretiluak.

o   Ekarri zeure poltsa edo erabili poltsa berrerabilgarriak, errafiazkoak nahiz sarezkoak, edo gure poltsa konpostagarriak nahiz FSC paperezkoak

Astez aste, gomendio hauetako bakoitzean sakonduko dugu. Hasteko, hementxe duzu xaboiaren edo gel hidroalkoholikoaren erabilera arduratsuari buruzko bideo bat, eskuak garbitzeko.

Hona hemen maskarak modu arduratsuan erabiltzeko zenbait gidalerro:

Lehenetsi kontsumo arduratsua, plastikozko ontzien erabilera murrizten duten solteko produktuak erosiz eta ingurumenaz zaintzen duten produktuak kontsumituz.

Murriztu plastikoen erabilera, eta saihestu erabilera bakarreko plastikoak, fruta eta barazkientzako sare-poltsa erabiliz

Ekarri zeure poltsa edo erabili poltsa berrerabilgarriak, errafiazkoak nahiz sarezkoak, edo gure poltsa konpostagarriak nahiz FSC paperezkoak.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
319057