Osasuna

Batch cooking, kozinatu aste osokoa egun bakar batean

Zer da “Batch Cooking-a” edo seriean kozinatzea?

Aste osoan zehar jango duzuna planifikatu eta, pixka bat antolatuta,arratsalde bakar batean aste osoko lana egin dezakezu. Merezi al du arratsalde oso bat sukaldean pasatzeak? Denbora gehiago dugu astean zehar, gutxiago zikintzen dugu, gastua kontrolatzen dugu eta hozkailua beteta dugu benetan komeni zaigun janariarekin.

Bost urrats “Batch Cooking” bat edo asteko menua planifikatzeko:

1. urratsa. Plateren nutrizio-osaera

1.Karbohidrato zati bat

Edozein arroza, pasta eta beste osoko zereal, artoa, patatak

2. Proteina zati bat

Arrautzak, arrainak eta itsaskiak, haragiak, lekaleak, haragia ordezkatzeko landare-produktuak, fruitu lehorrak…

3. Fruta eta barazki zati bat

Bitamina eta
mineral kantitaterik handiena ematen dute. Adibidez, brokolia, azenarioa, kuiatxoa, alberjinia, mota guztietako piperrak, porrua, tomatea, azalorea, eta abar

4. Erantsitako gantz osasungarriak

Batez ere oliba-olioa edo oliba-olio birjina.

 

2. urratsa Asteko menuen planifikazioa

Menuak sortzeko, plater bakoitzari nutrizio-talde bakoitzaren zati bat gehitu behar diozu. Adibidez: hasteko, barazkiak, (gutxienez, 2 barazki desberdin plater bakoitzean). Gero, zerealak, eta amaitzeko, proteinak.

Adibideak:

  • 1. Platera (bazkaria): Bihi osoko arroza, oilasko errea, azenario eta alberjinia erreak.
  • 2. Platera (afaria): Patata errea, ontzutu gabeko txerri-solomo freskoa plantxan eta brokoli egosia.

 

3. urratsa Prestatzeko teknikak

Kozinatzeko teknika osasuntsuenak, zalantzarik gabe, hurrengo hauek dira: lurrunetan, egosiak, labean, plantxan, saltsarik gabe eta oso prestakuntza gutxirekin.

Gisatuak. Erabili presio-eltzea, osagai guztiak elkarrekin kozinatzeko, denbora aurrezteko eta, hondakin-ura sortzen ez denez, elikagaien propietateak gordetzeko. Gaur gisatu batean jaten duzunarekin, bihar purea egin dezakezu. Errazio anitz prestatu eta gorde itzazu.

Labean. Gero hozkailuan gordeko ditugun platerak presta ditzakegu, eta aldi berean beste gauzak prestatu.

Egosketa. Pureak eta kremak prestatu ditzakegu, baina ere zerealak (pasta, arroza…), lekaleak, barazkiak, eta abar. prestatuta utzi. Lapikoan edo mikrouhin-labean kozinatu dezakegu, azkarra eta garbia dena, eta gainera egosketan ura aurrezten dugu.

Sueztituak eta frijituak. Sueztitu ondoren, barazki asko kontserba daitezke. Besteak beste, haragiarekin edo arrainarekin jateko, egosi dugun zerealarekin edo lekalearekin nahasteko edo tortilla egiteko erabili ditzakegu.

Plantxan. Hauxe egunero kozinatzeko utziko dugu, menua jadanik prest daukagunarekin biribiltzeko.

Ez zaitez arduratu, hobe da 15-20 minututan prestatu ditzakezun platerak antolatzea.

 

4. urratsa Erosketa-zerrenda

Menuak idatzi eta gero, egin ezazu zerrenda bat beharko dituzun osagaiekin. Gogoratu ongailuak gehitzea: ozpina, olioak, gatza, espeziak, eta abar.

 

5. urratsa Menuak prestatu eta antolatu

Dena antolatu eta gero: osagaiak, platerak eta erabiliko dituzun teknikak, lanera!

Erreserba ezazu denbora hau egiteko.

Amaitzeko, soilik dena tupperetan sartzea geratzen zaizu (hau behar-beharrezkoa da janaria lanera eramateko eta hozkailuan ondo gordetzeko).

6. urratsa Kontserbazioa

Dena diseinatu eta prestatu ondoren, kontserbazioa antolatu behar duzu:

• Hurrengo 3 egunetan kontsumituko dena hozkailuan gorde daiteke. Gainerakoa, izozkailura.

• Izozkailuan, hobe da ontzi bakoitzean otordu baterako behar den kantitatea. Horrela, gehiegi desizoztea saihestuko dugu. Gogoratu ezazu ontzia aurreko egunean ateratzea

eta hozkailuan desizoztea.

 

Nola kontserbatzen dira prestatutako elikagaiak?

• Hozkailuan: gisatuak orokorrean, lekale egosiak, kaneloiak, lasagna, pastak orokorrean, entsalada errusiarra, arroza, frijituak, kremak eta pureak, arrain edo haragi pastelak,

eta abar.

• Izozkailuan: gisatuak lekaleekin, lapikokoak, saldak, kremak eta pureak (desizoztean itxura arraroa izan ahal duten arren, bakarrik berotu, nahasi eta

ur edo esne pixka bat gehitu beharrezkoa baldin bada), barazki prestatuak, eta abar.

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
366952